249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Udal Planaren 116. artikuluko eta Babes Plan Bereziaren 45. artikuluko zehaztapen xehatuen aldaketa. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2023ko azaroaren 3an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zion Udal Planaren zehaztapen xehatuen aldaketari: "III. titulua. Hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren araudi berezia, 116. art. "eta Babes Plan Bereziaren aldaketa. (PEP) "III. kapitulua. Hiri-lurzoruaren erabilera-baldintzak 45. art. ", Udalak sustatua.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta dokumentazioa interesdunen eskura geratzen da udal-bulegoetan, egoki iritzitako iradokizunak edo alegazioak egin ditzaten.

Auritzen, 2023ko azaroaren 7an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2315961