249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Herri-aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 16. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2023ko azaroaren 3an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herri-aprobetxamenduak arautzen dituen udal-ordenantzaren aldaketa: "16 c) artikulua".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, onetsitako ordenantza hogeita hamar egun baliodunez egongo da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Auritzen, 2023ko azaroaren 7an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2315960