249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa, 8. poligonoko 509. lurzatian. Behin-behineko onespena

Oibarko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen behin-behinean onestea aldaketa egituratzaile bat Oibarko Udal Planean, zehazki, 8. poligonoko 509. lurzatiari dagokionez, eta espediente osoa igortzea lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, behin betiko onets dezan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.1 artikuluan xedatutakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oibarren, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2315982