249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa 7. poligonoko 934. eta 935. lurzatietan. Behin-behineko onespena

Ablitasko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egin bilkuran, behin-behinean onetsi zuen Udal Plan Orokorrean 1/2022 aldaketa egituratzailea egiteko proiektua, Arriazu Pardo Patricia y Arriazu Sánchez Borja SCk sustatua. Xedea da aldatzea 7. poligonoko 934. eta 935. lurzatietako lurzoru urbanizaezinaren azpikategoria (28.343 metro koadroko azalera, guztira), pasa dadin egungo sailkapen hau izatetik: "babestu beharreko lurzoru urbanizaezina/natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua/nekazaritzako balio handikoa", honako sailkapen hau izatera: "babestu beharreko lurzoru urbanizaezina/natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua/nekazaritza-abeltzaintzarako balio ertainekoa".

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ean, argitaratu ondotik; eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedaturik dagoena aplikatuz (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Espedientea, beraz, Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.

Ablitasen, 2023ko azaroaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2315942