249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hirigintzako araudiaren 22. eta 23. artikuluen aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko azaroaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2023 aldaketa xehatua udal planean, zeina Ablitasko Udalak sustatu baitzuen, hirigintzako araudiaren 22. eta 23. artikuluei dagokienez. Horren bidez dentsitate-baldintzak aldatu nahi dira birgaitzen edo berritzen ari diren etxebizitzetan, edo eraikitzen ari diren oin berriko etxebizitzetan, hiri-lurzoruko bizitegi-eraikinetarako diren horietan, "G2" eta "G3" gisa definitutako eraikitze-multzoen esparruan.

Espedientea jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2023ko azaroaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2315941