2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Kalifikazio juridikoaren hasierako aldaketa, 10. poligonoko 1303. lurzatiaren barneko bidean
Ablitasko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egin bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin onetsi zuen espediente bat hastea, bide bati dagozkion 894,16 metro koadroren kalifikazio juridikoa aldatzeko eta desafektazioa egiteko. Metro horiek 10. poligonoko 1303. lurzatikoak dira, eta horren eremuaren barnean daude. Hala, kalifikazio juridikoa aldatzen zaie, jabari publikotik herri-lurren kalifikaziora iraganik, eta metro koadro horiek gehitzen zaizkio herri-lur gisa deskribatutako finkari.
Hala, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, presako izapide gisa, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen beren burua interesduntzat jotzen dutenak eta aurkez ditzaten egoki irizten dieten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 12. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).
Alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Prozesu hau buruturik, aldaketa eginen da katastroan, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ablitasen, 2023ko azaroaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2315940