2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, kirol teknikariaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko
Zizur Nagusiko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 3an harturiko erabaki baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura kirol teknikariaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko (B maila eta euskarako nahitaezko C1 maila).
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko eman zen Nafarroako Administrazio Publikoan Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak argitaratuko dira https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu/ eta http://www.zizurmayor.es/eu/ helbideetan, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere.
Zizur Nagusian, 2023ko azaroaren 9an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2315929