2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko kontratazio publikoko goi mailako teknikariaren lanpostu huts bat, A, mailakoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Epaimahaiaren izendapena
Alkatearen azaroaren 6ko 2767/2023 Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira I. eranskinean zerrendatutako A mailako lanpostu hutsa oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdirako epaimahaiko kide titular eta ordezkoak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko) eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (lege horrek hizpide ditu neurri batzuk gauzatzeko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesuak).
Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
Horiek horrela, eta erabiliz Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak,
EBAZTEN DUT:
1. Kontratazio publikoko goi mailako teknikariaren lanpostua betetzeko deialdirako epaimahaiko kide titular eta ordezkoak izendatzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Epaimahaiburua: Carlos Aguado Huguet, Tuterako Udaleko zinegotzia.
Epaimahaiburuaren ordezkoa: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.
Epaimahaikidea: Miguel Chivite Sesma, Tuterako Udaleko idazkaria.
Ordezko epaimahaikidea: Íñigo Torrents Lizar, Tuterako Udaleko aholkulari juridikoa.
Epaimahaikidea: Ángel Arana de Pablo, Iruñeko Udaleko lorategietako zerbitzuburua.
Ordezko epaimahaikidea: Javier Barace Egaña, Iruñeko Udaleko industria-ingeniari teknikoa.
Epaimahaikidea: Antonia Gracia Enériz, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.
Epaimahaikidea: Francisco Javier Arriazu Fernández, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria.
Idazkaria: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria.
Ordezko idazkaria: Ana Gárate Martínez, Tuterako Udaleko erdi mailako teknikaria.
Tuteran, 2023ko azaroaren 17an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2316407