249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Akats zuzenketa honako deialdi honetan: deialdia, gidari-peoi lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean

2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, honako deialdi hau argitaratu zen: deialdia, gidari-peoi lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean.

Akats materiala atzeman denez oinarrien idazketan, zuzendu egiten da.

Eskabideak aurkezteko beste epe bat irekiko da, 30 egun naturalekoa, zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Honela dioen tokian:

f) C1 mailako gidabaimena edukitzea, eta lanbide-gaitasunaren agiria (LGZ), indarrean.

Honela behar du:

f) C mailako gidabaimena edukitzea, eta lanbide-gaitasunaren agiria (LGZ), indarrean.

Azkoienen, 2023ko azaroaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2316398