249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–

Bertan behera uztea deialdia Iruñeko Udalaren Udal Haur Eskolen Erakunde Autonomoko psikologo lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

2022ko azaroaren 30ean deialdia onetsi zen Iruñeko Udal Haur Eskolak Erakunde Autonomoko psikologo lanpostu huts bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, egonkortzeko prozesuei dagokiena.

Aldez aurretik, 2023ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an, argitaratu zen deialdia Iruñeko Udal Haur Eskolak Erakunde Autonomoaren zerbitzuko 74 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi horretan, besteak beste, psikologo lanpostua zegoen, eta lanpostu hori bete gabe geratu zen.

Iruñeko Udalak 2023ko uztailaren 19an deialdia egin zuen Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren aurreko lekualdatze-lehiaketarako, eta, horren ondorioz, Erakunde Autonomoko psikologo-lanpostua bete da, eta oposizio-lehiaketaren deialdi hau xederik gabe geratzen da.

Oinarri arautzaileen eta aplikatu beharreko araudiaren arabera, deialdia indarrik gabe geratu da, lanpostu hutsa funtzionario batek betetzen baitu aldez aurreko lekualdatze-lehiaketaren bidez, ez baitago deialdia gauzatzeko beste lanposturik.

Ikusirik espedienteko dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

1. Bertan behera uztea deialdia, Iruñeko Udalaren Udal Haur Eskolen Erakunde Autonomoko psikologo lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

2. Ordaindutako tasak itzultzea hautaketa prozesuan parte hartzen dutenei.

3. Interesdunei jakinaraztea, eta bertan behera uzte hori argitaratzea deialdia argitaratu zen hedabide berean.

Iruñean, 2023ko urriaren 20an.–Zuzendari kudeatzailea, Eunate Ayestarán Ayerra.

Iragarkiaren kodea: L2315964