249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GESALATZ

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostua bete dadin merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Ebazpena, zeinaren bidez pertsona bat izendatzen baita lan-kontratudun finko, deialdia egin duen toki-erakundeko zerbitzukoa, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko.

Gesalazko Udaleko alkate udalburuaren Ebazpen baten bidez, zeina argitaratu baitzen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an, deialdi bat onetsi zen, administrari laguntzailearen lanpostu huts bat bete zedin, Gesalazko Udalean, merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori dena, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

2023ko ekainaren 27ko ebazpen baten bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaia izendatzeko proposamena, puntuaziorik handiena lortu zuenaren alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen, eta lekua baitzuen deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Cristina Bergera Núñez izendatzea Gesalazko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko.

2. Administrari laguntzailearen lanpostu hutsa adjudikatzea:

–Izen-deiturak: Cristina Bergera Núñez.

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: Lan-kontratudun finkoa.

–Lanaldia: osoa.

3. Izendatutako izangaiak 2023ko azaroaren 20an jabetu behar du lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/20022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu presako neurri batzuk, egonkortze-prozesuak egiteko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Egun horretan, eta salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Muetzen, 2023ko azaroaren 17an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2316423