2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak, Dantzalekuko futbol-zelaiko soropil sintetikoa ordezteko eta argiak zati batean berritzeko birgaitze-obretarako
Altsasuko Udaleko alkateak, azaroaren 3an, ebazpen hau eman du:
Alkatetzaren 1826/2023 Ebazpena, azaroaren 3koa, zeinaren bidez onesten baita honako obra hauen kontratua: "Altsasun Dantzalekuko futbol-zelaiko soropil sintetikoa ordezteko eta argiak zati batean berritzeko obrak".
Alkatetzaren ekainaren 23ko 1145/2023 Ebazpenaren bidez, honako obra hauen kontratazio espedientea onetsi zen: "Altsasun Dantzalekuko futbol-zelaiko soropil sintetikoa ordezteko eta argiak zati batean berritzeko obrak". Espedientea izapidetu behar zen prozedura irekiaren bidez, eta obrak gauzatzeko kontrataren aurrekontua 292.341,74 euro zen (BEZa kanpo).
Alkatetzaren abuztuaren 9ko 1450/2023 Ebazpenaren bidez, kontratu hori adjudikatu zitzaion Mondo Ibérica SAUri, 247.075,59 euroko prezioan (BEZa kanpo).
Kontratua 2023ko abuztuaren 28an formalizatu zen, eta zuinketaren egiaztapenaren akta 2023ko irailaren 25ekoa da.
Obren zuzendari fakultatiboak kontratua aldatzeko proposamen bat aurkeztu zuen 2023ko azaroaren 2an. Aldaketa horrek berekin dakar adjudikazio-prezioa 10.847,51 euro igotzea (BEZa kanpo) –hots, %4,3902–, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 114.3.c) artikuluaren babesean.
Alkatetzaren ekainaren 28ko 1157/2023 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion kontratazio arloko eskudantziak. Hala ere, kasu honi dagokion administrazio-egintza emateko, eraginkortasunari lotutako arrazoiengatik, komeni da Alkatetzak beregana dezan Tokiko Gobernu Batzarrak duen eskumena. Izan ere, hobe da kide bakarreko organo batek edukitzea eskumen hori, bilkurarik eratu eta deitu behar ez duen organo batek, hain zuzen. Eskumenen bereganatze honen arrazoia da obraren harrera partziala egitea eta erabilera publikorako gaitzea Dantzalekuko belar artifizialeko futbol-zelaia, soropila berritzeko lanak bukatu baitira.
Horrenbestez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduren 43., 44., 45., 114.etik 118.era, 120. eta 121. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazioaren arloan eskuordetutako eskumena, honako obra hauen kontratua aldatzeko: "Altsasun Dantzalekuko futbol-zelaiko soropil sintetikoa ordezteko eta argiak zati batean berritzeko obrak".
2. Alkatetzak eskumena bereganatzea aipatu kontratua aldatzeko eta, ondorioz, honako obra hauen kontratuaren aldaketa onestea: "Altsasun Dantzalekuko futbol-zelaiko soropil sintetikoa ordezteko eta argiak zati batean berritzeko obrak". Aldaketa egiten da obraren zuzendariak eginiko proposamenaren arabera. 10.847,51 eurokoa da (BEZa kanpo), finantzaturik 2023ko aurrekontuan 1 34202 6220002 kodea duen aplikazioaren kargura ("Futbol zelaiko inbertsioak").
3. Adjudikaziodunari eskatzea kontratua betetzeko jarritako bermea doitu dezala, kontratu aldatuaren %4ko balioarekin, (433,90 euro).
4. Adjudikaziodunari erabaki hau jakinaraztea, eta igortzea Udaleko Hirigintzako eta Ogasuneko alorrei, bai eta obraren zuzendariari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Agintzea aldaketa argitara dadila Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
6. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Betiere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da administrazio-egintza hau sinatzen den unetik.
7. Udalbatzari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Altsasun, 2023ko azaroaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2315703