1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
958E/2023 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita, aldekoa, "Untzitibarko Udal Planaren aldaketa egituratzailea Zorokiaingo 6. poligonoko 67. eta 38. lurzatietan" proiektuari buruz, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita. Sustatzaileak Javier Muñoz Claramunt eta Eunate Vivanco Juanmartiñena dira.
Aldaketa hori Untzitibarko Udalak 2023ko ekainaren 28an onetsi zuen hasiera batez, eta jendaurrean jartzeko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2023ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3koan.
Aldaketaren helburua da Zorokiaingo bizitegirako hiri-lurzorua handitzea, 6. poligonoko 67. eta 68. lurzatiak gehituz, eta behar diren hirigintza-determinazioak ezartzea lurzati horietako bakoitzean etxebizitza bat ezartzeko.
Bi lurzati mugakide dira, eta, indarreko plangintzaren arabera, gorde beharreko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuak daude, natura aldetik ustiatzeko balioa dutenak. Lurzatiak landagunearen ekialdean daude, zeinarekin mugakidea baita San Andres kalean zehar, eta iparraldean, herrira sartzeko bidearekin egiten du muga. Lursail horiek garai batean garia jotzeko larrainak ziren eta etxebizitzei lotutako erabilera tradizionalak zituzten; beraz, ez da ingurumen balio aipagarririk duen elementurik identifikatu.
Herrigunearen mugaketa berriak 2.066,83 m²-ko eremu bati eragiten dio, zeina hiri-lurzoru finkatugabeen sailean integratuko baita, AA-ZOR-3 eta AA-ZOR-4 jarduketa asistematiko gisa. Hurbil dagoenez, oinarrizko azpiegituretarako hartuneak ditu.
Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/183/10),
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa ematen da, aldekoa, "Untzitibarko Udal Planaren aldaketa egituratzailea Zorokiaingo 6. poligonoko 67. eta 38. lurzatietan" proiektuari buruz, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita. Sustatzaileak Javier Muñoz Claramunt eta Eunate Vivanco Juanmartiñena dira.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Untzitibarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 3an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2315687