246. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

956E/2023 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita, aldekoa, "Olaibarko Ara Subsidiarioen aldaketa Olaizko 2. poligonoko 201. lurzatian" proiektuari buruz, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita. Sustatzailea Izaskun Munarriz Rebole andrea da.

Aldaketa hori Olaibarko Udalak 2023ko martxoaren 28an onetsi zuen hasiera batez, eta jendaurrean jartzeko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2023ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 13koan.

Aldaketaren helburua Olaizko herrigunea handitzea da, bizitegi-erabilera duen lurzoru urbanizagarriko exekuzio-unitate berri bat erantsiz (UE-A01 unitatea), familia bakarreko etxebizitza bat hartzeko ahalmena duena.

Aldaketak eragindako eremuan sartzen dira San Migel kalera doan bidea eta 2. poligonoko 201. lurzatia. NA-4212 errepidearen eta herrigunearen hegoaldeko mugaren artean dago, Ostikasko parajean. Nekazaritza-erabilera duen lurzatia da. 1.745,50 m²-ko azalera du eta, indarreko plangintzaren arabera, gorde beharreko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dago, nekazaritza-produktibitate ertaina duena.

Eremuaren antolamenduak bide berri bat ezartzen du, San Migel kale publikoaren luzapen gisa, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera doana, baita aparkaleku bat eta berdeguneen erreserba ere errepideari atxikita. Aldaketak ez dio herriaren garapen ereduari eragiten; izan ere, hurbil dagoenez, oinarrizko azpiegituretarako hartuneak ditu, eta, beraz, ez da aurreikusten ingurumen eragin berririk.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematen da, aldekoa, "Olaibarko Ara Subsidiarioen aldaketa Olaizko 2. poligonoko 201. lurzatian" proiektuari buruz, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita. Sustatzailea Izaskun Munarriz Rebole andrea da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Olaibarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 3an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2315692