246. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

288E/2023 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: unibertsitate tituludunentzako lau beka emateko deialdia, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Mahastizaintzako Bulegoan eta Enologia Bulegoan). DDBN identifikazioa: 726321.

Urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Aipatu foru dekretuaren 11. artikuluak Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren barnean sailkatzen du Mahastizaintza eta Enologia Atala, eta 14. artikuluak, berriz, ezartzen du zein diren Mahastizaintza eta Enologia Atalaren eskumenak, hor zehazten baita ezen "foru dekretuan bertan ardogintzaren arloko esperimentazioari eta ikerketari buruz adierazitako eskudantziak izanen dituela, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere".

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 19ko 179/2020 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi ziren, Enologia Bulegoa sortu zen eta, 1-o) artikuluan ezarri zenez, Mahastizaintzako Bulegoa eta Enologia Bulegoa Mahastizaintza eta Enologia Atalari atxiki zitzaizkion.

Mahastizaintza eta Enologia Atalak, bi bulego horien bitartez, batez ere mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko esperimentazio jarduerak eta ikerketa proiektuak egiten ditu sektoreko enpresekin, Nafarroako ikerketa zentroekin –Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV) edo INTIA (NETAI) bezalako enpresa publikoa–, baita beste autonomi erkidegoetako ikerketa zentroekin ere: Logroñoko Mahastiaren eta Ardoaren Zientzien Institutua (Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia - Errioxako Unibertsitatea - Errioxako Gobernua), NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua, Kataluniako INCAVI (Kataluniako Mahastiaren eta Ardoaren Institutua), Madrilgo IMIDRA (Landa, Nekazaritza eta Elikagai Ikerketa eta Garapenerako Madrilgo Institutua), CITA (Aragoiko Nekazaritza Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Zentroa), Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Nekazaritza Ingeniarien Eskola, eta abar. Halaber, gaur egun Europako proiektuekin ere lankidetzan ari da, beste herrialde batzuetako erakundeekin (esaterako, Frantziako Mahastiaren eta Ardoaren Institutua).

Esperimentaziorako eta ikerketarako ekintza horien ondorioz, sektoreari mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko teknologia transferitzeko prozesuetan parte hartzen ari da zuzenean, beste erakunde eta enpresa publiko batzuekin elkarlanean: Nafarroako kontseilu arauemaileak, Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua (INTIA), etab.

Atalak eginkizun hauek ditu esleiturik: Nafarroako mahatsondo barietateak bildu, identifikatu eta ezaugarritzea, eta mahatsondo barietateen klon hautaketa egitea ekoizle-ugaltzailearen kategorian. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak berak du kategoria hori. Orobat, atalak Nafarroako mahats produkzioaren neurketak egiten ditu, eta Nafarroan mahatsaren izurriteei eta eritasunei buruz abisua emateko estazioen sarearen mantentze-lanetan laguntzen du.

Atalaren barnean Upeltegi Esperimentala dago. Han, ardoak egiten dira, atalak parte hartzen duen mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko hainbat esperientzia eta proiektutatik datozenak. Upeltegi Esperimentala, gainera, Nafarroako Gobernuko Upeltegi Instituzionala da. Hartan, ardo instituzionalak egiten dira, Nafarroako upeltegietan erabili ohi diren irizpide teknikoei jarraituz.

Mahastizaintza eta Enologia Atala, orobat, Europar Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudia aplikatzen eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kudeaketarako unitateei laguntzen aritzen da aktiboki, horiek baitira ardoen kalitate-deituren arloko agintari eskudunak (Nafarroa jatorri-deitura, Errioxa jatorri-deitura kalifikatua, Cava jatorri-deitura, lurreko ardoak, lur eremuko ardoak, etab.)

Horregatik guztiagatik, Mahastizaintza eta Enologia Atala gune ezin egokiagoa da agronomiaren eta beste zientzia batzuen arloetako batean gradua edo lizentzia eskuratu duten gazteek, arlo horretan esperientzia teorikoa eta praktikoa eskuratzeko prozesu batean parte hartu nahi izanez gero, aukera izan dezaten atalaren lantalde teknikoaren barrenean sartzeko aldi batez, horrela beren prestakuntza akademikoa eta prestasuna eskainiko baitute atalak epe horretan aurreikusiak dituen jarduera garrantzitsuenak gauzatzen laguntzeko.

Eta hori guztia beka sistema baten aterpean dago egituratua erregelamenduz. Mahastizaintza eta Enologia Atalak esperientzia handia du sistema horretan; izan ere, EVENA-Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa zenaren ondorengoa da mahastizaintzako eta ardogintzako jarduerei dagokienez.

Kontuan harturik beken sistemak emaitza bikainak eman dituela, alde batetik, bekadunak lan munduan sartzea dakarrelako, eta bestetik, haiek egindako jarduerak baliagarriak eta kalitatekoak izaten direlako.

Kontuan harturik bekadunaren esku uzten diren jarduerak Mahastizaintza eta Enologia Atalarentzat eta Nafarroako mahastizaintza sektorearentzat oro har baliagarriak izan daitezkeela, baita bekadunarentzat berarentzat ere, horrela esperientzia interesgarria eta sektorearen ezagutza sakona lortzeko aukera izanen baitu.

Mahastizaintza eta ardogintza arloetako prestakuntza diziplina askotarikoa denez, komenigarritzat jo da teknikariak prestatzeko orain arte erabilitako irizpideari eustea, non bereizi baitira, batetik, mahastizaintza, eta bestetik, enologia, nahiz eta alderdi askotan biak bat etortzen diren eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko esperimentazio eta ikerketa jardueran askotan batera parte har dezaketen.

Horrenbestez, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatu du lau prestakuntza beka sortzea eta horien deialdia egitea Mahastizaintzako Bulegoan eta Enologia Bulegoan aritzeko, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Mahastizaintza eta Enologia Atalean.

Ebazpen honi honako arau hauek aplikatuko zaizkio: azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa, eta apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bigarren paragrafoak Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren esku uzten ditu bekei buruzko administrazio eskumenen titulartasuna eta erabilera. Eskualdatutako eskumen horien artean dago Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 700 programan (landa garapeneko eta ingurumeneko zuzendaritza eta zerbitzu orokorrak) agertzen diren gastu-esleipenetarako aurrekontu-kredituen kudeaketa.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkidate Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzaren deialdi hau onestea: Unibertsitateko tituludunentzako lau beka emateko deialdia, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Mahastizaintzako Bulegoan eta Enologia Bulegoan). Beka horietako bi Mahastizaintzako Bulegoan aritzeko dira, eta beste bi, berriz, Enologia Bulegoan.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinetan jaso dira. I. eranskinean Mahastizaintzako Bulegorako beken oinarri arautzaileak zehazten dira, eta II. eranskinean, berriz, Enologia Bulegorako beken oinarri arautzaileak.

3. Prestakuntza bekek hamabi hilabete iraunen dute gehienez. Dena dela, kasuan kasuko administrazio unitateak eskatuz gero, organo eskudunak zilegi izanen du epe bereko luzapenak onartzea; bekek gehienez ere hiru urte iraunen dute guztira, hasierako aldia eta luzapenak kontatuta.

4. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, 45.988,32 euroko gastua baimentzen da ebazpen honen ondoriozko ordainketa-konpromisoei heltzeko asmoz. Horietatik 3.832,36 euro 2023ko gastu-aurrekontuko "Bekak" izeneko 700000 70100 4809 411103 partidaren kargura ordainduko dira, eta 42.155,96 euro, berriz, 2024ko ekitaldikoan gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

6. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora, Informazio Kudeaketaren Atalera eta Langileria Bulegora.

7. Deialdi hau eta oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko azaroaren 9an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

I. ERANSKINA.–UNIBERTSITATEKO TITULUDUNENTZAKO BI BEKA EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK, LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUKO MAHASTIZAINTZA ETA ENOLOGIA ATALEAN ARITZEKO (MAHASTIZAINTZAKO BULEGOA)

Mahastizaintza

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da unibertsitateko tituludunentzako 2 beka ematea norgehiagokako araubidean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Mahastizaintzako Bulegoa), Erriberriko instalazioetan (Nafarroa), mahastizaintzako teknikariak prestatzeko.

Bigarrena.–Iraupena.

Bekak 12 hilabete arte iraunen du, 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitarte. Mahastizaintza eta Enologia Atalak eskatuz gero, bekak luza daitezke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda. Luzapen hori onartuko da aurrekontuetan horretarako behar adina diru badago.

Hirugarrena.–Zenbatekoa

Beka 11.497,08 eurokoa izanen da, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldiro, edo dagokion zati alikuota, gehi Gizarte Segurantzaren kontzeptuan dagokion kopurua. Bekadunak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren araubidean sartzeagatik dagozkion betebeharrak, Estatuko araudiak horren gainean ezarritakoarekin bat.

Urteko kotizazioa egiteko, Enpleguaren eta Gizarte Segurantzaren indarreko aginduari jarraikiko zaio, non garatzen baitira Gizarte Segurantzaren kotizazioaren gaineko legezko arauak.

Diru kopuru horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

Onuradunari ematen zaion dirua ez da inolaz ere soldata edo lansaritzat hartuko, dirulaguntza publikotzat baizik.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak izaten ahal dira prestakuntza bekaren onuradun:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.

e) Unibertsitateko gradudun titulu hauetako bat, edo baliokidea, izatea: Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Nekazaritza Ingeniaritza, Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Bioteknologia, Zientziak edo Biologia. Tituluak Espainiako agintariek emandakoa edo homologatua behar du.

f) Eskatutako titulua prestakuntza beken deialdia argitaratu aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Hala badagokio, beka emateko ebazpenaren aurretik frogatzea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horrekin batera, adierazpen edo hitzemate idazki bat aurkeztu beharko du, aditzera emateko ez duela kobratzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batetik edo beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batetik helburu bera duen beste edozein laguntza publiko, bekarekin bateraezina dena.

h) Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeenik.

Betebehar horiek guztiak bekak irauten duen denbora osoan bete beharko dira.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunean aurkeztuko dira eskaerak.

2. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroan aurkeztu behar dira (González Tablas kalea 9), edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta/edo Erregistro Orokor Elektronikoan.

Telematika bidez ere aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko dagokion fitxa erabiliz (https://www.navarra.es/eu/tramiteak). Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

3. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskabidea, eredu normalizatuaren araberakoa, https://www.nafarroa.eus web-orrian eskuragarri dagoena.

b) Curriculum vitae-a, non adieraziko baitira egindako ikasketak, burututako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak eta aipatu nahi diren merezimendu guztiak.

c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, ikasmaila bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, espedientearen batez besteko nota argi adierazita, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.

d) Seigarren oinarriko 2.2 puntuan adierazten diren merezimenduen egiaztagiriak.

e) Dituen titulu eta diplomen fotokopiak.

f) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo horren balio bereko beste identifikazio agiri batena.

g) Nafarroan duela urtebete bizi dela frogatzen duen erroldatze-ziurtagiria.

h) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela dirulaguntza publikoen onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. Epe barrenean aurkeztutako eskaeran behar diren datu guztiak jasotzen ez badira edo eskatutako agiriak eransten ez bazaizkio, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean akatsak zuzendu ditzala edo agindutako agiriak aurkez ditzala. Halaber, jakinaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, ulertuko dela eskaeran atzera egiten duela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta interesdunari jakinaraziko zaio.

Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin.

Eskatzaileek beren helbide elektronikoa emanen dute, behar diren komunikazioak edo jakinarazpenak egiteko.

5. Prestakuntza bekak jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

Seigarrena.–Eskaeren ebaluazioa.

1. Ebaluazio batzorde batek baloratu eta hautatuko ditu deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskaerak. Honako pertsona hauek osatuko dute batzordea:

Batzordeburua: Izaskun Oria Ostiz, Mahastizaintza eta Enologia Ataleko enologoa.

Batzordekidea: María Carmen Jimeno Mendoza, Enologia Bulegokoa.

Idazkaria: Alfredo Rueda Diez, Enologia Bulegoko burua.

Batzordeko kideren bat kanpoan edo gaixorik badago, haien ordezkoak Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko langileak izanen dira, Mahastizaintza eta Enologia Atala zerbitzu horri atxikita baitago, betiere deialdi honetan eskatzen den maila bereko edo altuagoko titulazioa badute. Beka hau norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan xedatzen den moduan. Hortaz, aurkezten diren eskaerak alderatuta emanen da beka, baremoko ordenaren arabera, dokumentazio osoa dagoela egiaztatu ondoren.

2. Ebaluazio batzordeak izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko ditu, balorazio hauen arabera:

I.–Ikasketa espedientea. Atal honetako puntuazioa 10 izanen da gehienez ere.

–Aurkezten den titulazio nagusiaren espediente akademikoaren batez besteko nota orokorra aintzat hartuko da, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuarekin bat. Dekretu horrek ezartzen ditu kredituen Europako sistema eta kalifikazioen sistema, lurralde nazional osoan balio duten unibertsitateko titulazio ofizialetan:

  • 0-4,9: gutxiegi (GU).
  • 5,0-6,9: nahikoa (NA).
  • 7,0-8,9: oso ongi (OO).
  • 9,0-10: bikain (B).

–Gradu amaierako lanek, beken jardueraren esparruarekin lotura zuzena badute, beste bi puntu emanen dizkiote izangaiari.

II.–Beken jarduera-esparruari lotutako arloetako prestakuntza (gehieneko puntuazioa atal honetan, 10 puntu):

–Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako edo Nekazaritza Ingeniaritzako lizentziadun edo gradudun titulua edukitzeagatik, Nekazaritza Ingeniaritzako unibertsitate masterra edo Ingurumen Agrobiologiako unibertsitate masterra edukitzeagatik, deialdian parte hartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaz gainera (4. oinarriko e) letran adierazten den unibertsitateko gradudun titulua edo baliokidea): 3 puntu.

–Unibertsitateek edo administrazio publikoek ziurtatzen dituzten graduatu ondoko edo master ikastaroak egiteagatik, gutxienez 300 orduko iraupena badute: puntu bat ikastaro bakoitzeko.

–ISSN edo ISBN zenbakidun argitalpen tekniko edo zientifikoengatik: 0,5 puntu, bakoitzeko.

–20 ordutik gorako jardunaldi, ikastaro edo mintegietara joateagatik, beken jardueraren eremuarekin zerikusia badute: 0,25 puntu bakoitzeko.

–Mahastizaintzako praktikak edo lan-esperientzia, ziurtagiri ofizialarekin edo kontratuarekin (gutxienez 30 egunekoa): 0,50 puntu, hilabeteko.

III. Hizkuntzak (Atal honetako puntuazioa 1,5 izanen da gehienez ere):

Hizkuntzak baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiko zaio. Ebazpen horrek euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezarri zituen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo C1 titulua edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, 0,50 puntu emanen dira hizkuntza bakoitzarengatik. B2 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,25 punturekin baloratuko dira. B1 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,10 punturekin baloratuko dira. Izangaiak hizkuntza bakoitzean lortu duen maila altuena baino ez da baloratuko.

Puntuazio orokorrean berdinketa gertatuz gero, lehenik, ikasketa-espedientearen 2.I atalean lortutako puntuazioa hartuko da kontuan. Berdinketak jarraituz gero, prestakuntzaren eta beste titulu batzuen atalean lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta horrela hurrenez hurren, balorazio irizpideen zerrendaren ordena berean. Azkenik, behar izatera, zozketaz ebatziko da.

3. Merezimenduak kalifikatzeko prozesua bukatuta, ebaluazio batzordeak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-taulan (González Tablas kalea 9, Iruña) argitaratuko du aukeraturiko izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa; Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko berariazko fitxan ere argitaratuko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

4. Ebaluazio batzordeak organo eskudunari igorriko dio bekak emateko proposamena, loteslea izanen dena.

5. Hautatutako gainerako eskatzaileekin ordezkapenetarako zerrenda bat osatuko da, guztira lortzen duten puntuazioaren araberako hurrenkerari jarraikiz; hurrenkera horri zorrotz jarraituko zaio sortzen ahal diren bajak betetzeko, onuradunak uko egiten duenean, ezinbesteko kasuetan, baldintzak betetzen ez dituenean edo behar bezala arrazoitutako beste edozein kasutan.

Zazpigarrena.–Beka emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak bekak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori bukatzen denerako berariazko ebazpena argitaratu edo jakinarazi ez bada, uler daiteke eskaerak ezetsi egin direla administrazioaren isiltasunez.

3. Bekak nori esleitu zaizkion eta, halakorik bada, gainerako eskaerak ukatu direla interesdunei jakinarazteko, administrazio prozedura erkideari buruzko legedian ezarritako bideak erabiliko dira. Hori guztia Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da (González Tablas kalea 9, Iruña), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoaren fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Bekaren esleipenari buruzko jakinarazpenean, onuradunari ezarritako baldintzak zehaztuko dira.

4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, posta elektronikoko helbide honen bidez: viticulturaenologia@navarra.es.

Zortzigarrena.–Jabetza intelektuala.

Egiten diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarena izanen da, eta berak baizik ez du izanen haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

Bederatzigarrena.–Jardueren hasiera eta ukoak.

1. Prestakuntza beka jasotzen duenak organo eskudunak agintzen dion egunean hasi beharko du jardunean, edo, bestela, bekaren esleipena jakinarazi eta hamar eguneko epearen barruan beranduenez. Hori egin ezean, ulertuko da onuradunak bekari uko egin diola behin betiko, non ez den ezinbesteko arrazoirik edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera.

2. Emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, organo eskudunak zilegi izanen du beka hori ematea ebaluazio batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo postuan ageri denari, deusetan galarazi gabe onuradunak uko egin arte sortu diren betebeharrak betetzea.

Hamargarrena.–Betebeharrak eta bateraezintasunak.

1. Bekadunek apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 16. eta 19. artikuluetan ezarritako bateraezintasun araubidea eta betebehar orokorrak bete beharko dituzte (foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezarri zen).

2. Prestakuntza beka bateraezina izanen da Administrazio beraren eta beste administrazio publiko batzuen bekekin.

3. Jarduerak hasten diren unean, onuradunak ez dira jasotzen ariko bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko edo pribatu.

4. Onuradunek, gainera, betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beka emateak dakarren prestakuntza teoriko-praktikoko jarduera betetzea, eta bekaren xedearekin eta haren jarduketa-eremuekin lotutako jardueretan eta lanetan laguntzea. Beka jasotzen dutenek beren kabuz joan beharko dute Departamentuaren instalazioetara (Valle de Orba kalea 34; 31390 Erriberri, Nafarroa).

b) Bekadun gisa aritu dela adieraztea bekaren zuzeneko ondorio diren jarduera eta argitalpen guztietan.

c) Sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzea prestakuntza jarduera gauzatu bitartean ezagutzen duen isilpeko informazio tekniko edo administratiboaren gainean.

d) Onuradunak egindako prestakuntza jardueraren azken memoria aurkeztu beharko du. Memoriak tutorearen adostasuna izan beharko du, eta hark balorazio bat gehituko du beka emateko baldintzen eta aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruz.

e) Jardunean hasteko unean, Nafarroako Ogasun Publikoko zergaduna bada, onuradunak zerga-betebeharrak eguneraturik dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du, baita zinpeko adierazpen edo hitzemate idazki bat ere, adierazten duena ez dela jasotzen ari, helburu berarekin, beste departamentu, administrazio, entitate publiko edo pribatu batzuek emandako laguntza publikorik, bekarekin bateraezina dena.

f) Xede berarekin eskatu edo jaso dituen bestelako beka edo dirulaguntzen berri ematea beka eman duen organoari.

g) Zein erakundetan jarduten duen, bertako barne- edo funtzionamendu-araudia betetzea.

5. Onuradunak prestakuntza jarduera bera egiteko beka edo dirulaguntza bateragarri bat baino gehiago metatzen badu, jasotako zenbatekoa ezin izanen da 18.000 eurotik gorakoa izan, dela bakarka dela administrazio beraren, beste administrazio publiko batzuen edo Espainiako nahiz atzerriko erakunde publiko edo pribatu baten nahiz partikular baten beste dirulaguntzekin baturik.

Hamaikagarrena.–Tutoretza eta jarduerak.

1. Onuradunei tutore bat esleituko zaie. Tutoreak eginkizun jakin batzuk ezarriko dizkie, ordutegiak finkatuko ditu eta bekadunen betebeharrak eta jarduerak betetzen diren begiratuko du, haren ardura izanen baita bekadunak gainbegiratzea.

2. Beka emateak ez du inolaz ere sortuko lan, kontratu edo estatutu bidezko harremanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

3. Onuradunek 2,5 egun naturaleko atsedenaldia izanen dute bekaldiaren hilabete bakoitzeko.

4. Zein unitate administratibotan egiten diren jarduerak, haren barne edo funtzionamendu araubideari jarraituko zaio eskubide horiek erabiltzeko.

5. Onuradunek prestakuntzarako beharrezkoak diren joan-etorriak egin beharko dituzte.

Hamabigarrena.–Kalte-ordainak.

Bekadunak eskubidea du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritako kalte-ordainak jasotzeko.

Hamahirugarrena.–Kalteengatiko erantzukizuna.

Bekadunak bere prestakuntza jarduerak irauten duen bitartean hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzulea Administrazio Publikoa izanen da, baina administrazio horrek zilegi izanen du bekadunak dolu, erru edo zabarkeria larriagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.

Hamalaugarrena.–Bekaren bukaera.

Honako hauek dira beka bukatzeko arrazoiak:

a) Bekaren epea bukatzea, luzapenik izan gabe.

b) Luzapenaren gehieneko epea bukatzea.

c) Bekari probetxurik ez ateratzea.

d) Bekadunak bere gain hartutako betebehar eta eginkizunak ez betetzea, jarduerak egitean ardurarik ez jartzea, prestakuntzari errendimendu edo probetxu eskasa ateratzea edo prestakuntza batere ez aprobetxatzea, edo lanak kalitate gabekoak izatea.

Hamabosgarrena.–Araubide juridikoa.

Oinarri hauetan ezarrita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: 172/2004 Foru Dekretua, apirilaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena, eta 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

Hamaseigarrena.–Errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA.–UNIBERTSITATEKO TITULUDUNENTZAKO BI BEKA EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK, LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUKO MAHASTIZAINTZA ETA ENOLOGIA ATALEAN ARITZEKO (ENOLOGIA BULEGOA)

Enologia

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da unibertsitateko tituludunentzako 2 beka ematea norgehiagokako araubidean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Enologia Bulegoa), Erriberriko instalazioetako upeltegi instituzional eta esperimentalean (Nafarroa), enologiako teknikariak prestatzeko.

Bigarrena.–Iraupena.

Bekak 12 hilabete arte iraunen du, 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitarte. Mahastizaintza eta Enologia Atalak eskatuz gero, beka luza daiteke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda. Luzapen hori onartuko da aurrekontuetan horretarako behar adina diru badago.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Beka 11.497,08 eurokoa izanen da, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldiro, edo dagokion zati alikuota, gehi Gizarte Segurantzaren kontzeptuan dagokion kopurua. Urteko kotizazioa egiteko, Enpleguaren eta Gizarte Segurantzaren indarreko aginduari jarraikiko zaio, non garatzen baitira Gizarte Segurantzaren kotizazioaren gaineko legezko arauak. Bekadunak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren araubidean sartzeagatik dagozkion betebeharrak, Estatuko araudiak horren gainean ezarritakoarekin bat.

Diru kopuru horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

Onuradunari ematen zaion dirua ez da inolaz ere soldata edo lansaritzat hartuko, dirulaguntza publikotzat baizik.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak izaten ahal dira prestakuntza bekaren onuradun:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.

e) Unibertsitateko gradudun titulu hauetako bat, edo baliokidea, izatea: Enologia, Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Nekazaritza Ingeniaritza, Bioteknologia, Zientziak, Biologia, Biokimika edo Kimika. Tituluak Espainiako agintariek emandakoa edo homologatua behar du.

f) Eskatutako titulua prestakuntza beken deialdia argitaratu aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Hala badagokio, beka emateko ebazpenaren aurretik frogatzea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horrekin batera, adierazpen edo hitzemate idazki bat aurkeztu beharko du, aditzera emateko ez duela kobratzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batetik edo beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batetik helburu bera duen beste edozein laguntza publiko, bekarekin bateraezina dena.

h) Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeenik.

Betebehar horiek guztiak bekak irauten duen denbora osoan bete beharko dira.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunean aurkeztuko dira eskaerak.

2. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroan aurkeztu behar dira (González Tablas kalea 9), edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan.

Telematika bidez ere aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko dagokion fitxa erabiliz (https://www.navarra.es/eu/tramiteak). Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

3. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskabidea, eredu normalizatuaren araberakoa, https://www.nafarroa.eus web-orrian eskuragarri dagoena.

b) Curriculum vitae-a, non adieraziko baitira egindako ikasketak, burututako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak eta aipatu nahi diren merezimendu guztiak.

c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, ikasmaila bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, espedientearen batez besteko nota argi adierazita, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.

d) Seigarren oinarriko 2.2 puntuan adierazten diren merezimenduen egiaztagiriak.

e) Dituen titulu eta diplomen fotokopiak.

f) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo baliokidea den identifikazio agiriarena.

g) Nafarroan duela urtebete bizi dela frogatzen duen erroldatze-ziurtagiria.

h) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. Epe barrenean aurkeztutako eskaeran behar diren datu guztiak jasotzen ez badira edo eskatutako agiriak eransten ez bazaizkio, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean akatsak zuzendu ditzala edo agindutako agiriak aurkez ditzala. Halaber, jakinaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, ulertuko dela eskaeran atzera egiten duela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta interesdunari jakinaraziko zaio.

Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin.

Eskatzaileek beren helbide elektronikoa emanen dute, behar diren komunikazioak edo jakinarazpenak egiteko.

5. Prestakuntza bekak jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

Seigarrena.–Eskaeren ebaluazioa.

1. Ebaluazio batzorde batek baloratu eta hautatuko ditu deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskaerak. Honako pertsona hauek osatuko dute batzordea:

Batzordeburua: Izaskun Oria Ostiz, Mahastizaintza eta Enologia Ataleko enologoa.

Batzordekidea: María Carmen Jimeno Mendoza, Enologia Bulegokoa.

Idazkaria: Alfredo Rueda Diez, Enologia Bulegoko burua.

Batzordeko kideren bat kanpoan edo gaixorik badago, haien ordezkoak Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko langileak izanen dira, Mahastizaintza eta Enologia Atala zerbitzu horri atxikita baitago, betiere deialdi honetan eskatzen den maila bereko edo altuagoko titulazioa badute. Beka hau norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan xedatzen den moduan. Hortaz, aurkezten diren eskaerak alderatuta emanen da beka, baremoko ordenaren arabera, dokumentazio osoa dagoela egiaztatu ondoren.

2. Ebaluazio batzordeak izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko ditu, balorazio hauen arabera:

I.–Ikasketa espedientea. Atal honetako puntuazioa 10 izanen da gehienez ere.

–Aurkezten den titulazio nagusiaren espediente akademikoaren batez besteko nota orokorra aintzat hartuko da, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuarekin bat. Dekretu horrek ezartzen ditu kredituen Europako sistema eta kalifikazioen sistema, lurralde nazional osoan balio duten unibertsitateko titulazio ofizialetan:

  • 0-4,9: gutxiegi (GU).
  • 5,0-6,9: nahikoa (NA).
  • 7,0-8,9: oso ongi (OO).
  • 9,0-10: bikain (B).

–Gradu amaierako lanek, beken jardueraren esparruarekin lotura zuzena badute, beste bi puntu emanen dizkiote izangaiari.

II.–Beken jarduera-esparruari lotutako arloetako prestakuntza (gehieneko puntuazioa atal honetan, 10 puntu):

–3 puntu, lizentziadun edo gradudun titulu hauetako bat izateagatik: Enologia, edo Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, edo Enologiako Masterra, edo baliokidea, deialdiaren betebehar gisa aurkeztu den unibertsitateko gradudun titulua ez dena (laugarren oinarriko e atala).

–Unibertsitateek edo administrazio publikoek ziurtatzen dituzten graduatu ondoko edo master ikastaroak egiteagatik, gutxienez 300 orduko iraupena badute: puntu bat ikastaro bakoitzeko.

–ISSN edo ISBN zenbakidun argitalpen tekniko edo zientifikoengatik: 0,5 puntu, bakoitzeko.

–20 ordutik gorako jardunaldi, ikastaro edo mintegietara joateagatik, beken jardueraren eremuarekin zerikusia badute: 0,25 puntu bakoitzeko.

–Enologiako praktikak edo lan-esperientzia, ziurtagiri ofizialarekin edo kontratuarekin (gutxienez 30 egunekoa): 0,50 puntu, hilabeteko.

III.–Hizkuntzak (Atal honetako puntuazioa 1,5 izanen da gehienez ere):

Hizkuntzak baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiko zaio. Ebazpen horrek euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezarri zituen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo C1 titulua edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, 0,50 puntu emanen dira hizkuntza bakoitzarengatik. B2 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,25 punturekin baloratuko dira. B1 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,10 punturekin baloratuko dira. Izangaiak hizkuntza bakoitzean lortu duen maila altuena baino ez da baloratuko.

Puntuazio orokorrean berdinketa gertatuz gero, lehenik, ikasketa-espedientearen 2.I atalean lortutako puntuazioa hartuko da kontuan. Berdinketak jarraituz gero, prestakuntzaren eta beste titulu batzuen atalean lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta horrela hurrenez hurren, balorazio irizpideen zerrendaren ordena berean. Azkenik, behar izatera, zozketaz ebatziko da.

3. Merezimenduak kalifikatzeko prozesua bukatuta, ebaluazio batzordeak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-taulan (González Tablas kalea 9, Iruña) argitaratuko du aukeraturiko izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa; Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko berariazko fitxan ere argitaratuko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

4. Ebaluazio batzordeak organo eskudunari igorriko dio bekak emateko proposamena, loteslea izanen dena.

5. Hautatutako gainerako eskatzaileekin ordezkapenetarako zerrenda bat osatuko da, guztira lortzen duten puntuazioaren araberako hurrenkerari jarraikiz; hurrenkera horri zorrotz jarraituko zaio sortzen ahal diren bajak betetzeko, onuradunak uko egiten duenean, ezinbesteko kasuetan, baldintzak betetzen ez dituenean edo behar bezala arrazoitutako beste edozein kasutan.

Zazpigarrena.–Beka emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak bekak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori bukatzen denerako berariazko ebazpena argitaratu edo jakinarazi ez bada, uler daiteke eskaerak ezetsi egin direla administrazioaren isiltasunez.

3. Bekak nori esleitu zaizkion eta, halakorik bada, gainerako eskaerak ukatu direla interesdunei jakinarazteko, administrazio prozedura erkideari buruzko legedian ezarritako bideak erabiliko dira. Hori guztia Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da (González Tablas kalea 9, Iruña), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoaren fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Bekaren esleipenari buruzko jakinarazpenean, onuradunei ezarritako baldintzak zehaztuko dira.

4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, posta elektronikoko helbide honen bidez: viticulturaenologia@navarra.es.

Zortzigarrena.–Jabetza intelektuala.

Egiten diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarena izanen da, eta berak baizik ez du izanen haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

Bederatzigarrena.–Jardueren hasiera eta ukoak.

1. Prestakuntza beka jasotzen duenak organo eskudunak agintzen dion egunean hasi beharko du jardunean, edo, bestela, bekaren esleipena jakinarazi eta hamar eguneko epearen barruan beranduenez. Hori egin ezean, ulertuko da onuradunak bekari uko egin diola behin betiko, non ez den ezinbesteko arrazoirik edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera.

2. Emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, organo eskudunak zilegi izanen du beka hori ematea ebaluazio batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo postuan ageri denari, deusetan galarazi gabe onuradunak uko egin arte sortu diren betebeharrak betetzea.

Hamargarrena.–Betebeharrak eta bateraezintasunak.

1. Bekadunek apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 16. eta 19. artikuluetan ezarritako bateraezintasun araubidea eta betebehar orokorrak bete beharko dituzte (foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezarri zen).

2. Prestakuntza beka bateraezina izanen da Administrazio beraren eta beste administrazio publiko batzuen bekekin.

3. Jarduerak hasten diren unean, onuradunak ez dira jasotzen ariko bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko edo pribatu.

4. Onuradunek, gainera, betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beka emateak dakarren prestakuntza teoriko-praktikoko jarduera betetzea, eta bekaren xedearekin eta haren jarduketa-eremuekin lotutako jardueretan eta lanetan laguntzea. Beka jasotzen dutenek beren kabuz joan beharko dute Departamentuaren instalazioetara (Valle de Orba kalea 34; 31390 Erriberri, Nafarroa).

b) Bekadun gisa aritu dela adieraztea bekaren zuzeneko ondorio diren jarduera eta argitalpen guztietan.

c) Sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzea prestakuntza jarduera gauzatu bitartean ezagutzen duen isilpeko informazio tekniko edo administratiboaren gainean.

d) Onuradunak egindako prestakuntza jardueraren azken memoria aurkeztu beharko du. Memoriak tutorearen adostasuna izan beharko du, eta hark balorazio bat gehituko du beka emateko baldintzen eta aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruz.

e) Jardunean hasteko unean, Nafarroako Ogasun Publikoko zergaduna bada, onuradunak zerga-betebeharrak eguneraturik dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du, baita zinpeko adierazpen edo hitzemate idazki bat ere, adierazten duena ez dela jasotzen ari, helburu berarekin, beste departamentu, administrazio, entitate publiko edo pribatu batzuek emandako laguntza publikorik, bekarekin bateraezina dena.

f) Xede berarekin eskatu edo jaso dituen bestelako beka edo dirulaguntzen berri ematea beka eman duen organoari.

g) Zein erakundetan jarduten duen, bertako barne- edo funtzionamendu-araudia betetzea.

Onuradunak prestakuntza jarduera bera egiteko beka edo dirulaguntza bateragarri bat baino gehiago metatzen badu, jasotako zenbatekoa ezin izanen da 18.000 eurotik gorakoa izan, dela bakarka dela administrazio beraren, beste administrazio publiko batzuen edo Espainiako nahiz atzerriko erakunde publiko edo pribatu baten nahiz partikular baten beste dirulaguntzekin baturik.

Hamaikagarrena.–Tutoretza eta jarduerak.

1. Onuradunei tutore bat esleituko zaie. Tutoreak eginkizun jakin batzuk ezarriko dizkie, ordutegiak finkatuko ditu eta bekadunen betebeharrak eta jarduerak betetzen diren begiratuko du, haren ardura izanen baita bekadunak gainbegiratzea.

2. Beka emateak ez du inolaz ere sortuko lan, kontratu edo estatutu bidezko harremanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

3. Onuradunek 2,5 egun naturaleko atsedenaldia izanen dute bekaldiaren hilabete bakoitzeko.

4. Zein unitate administratibotan egiten diren jarduerak, haren barne edo funtzionamendu araubideari jarraituko zaio eskubide horiek erabiltzeko.

5. Onuradunek prestakuntzarako beharrezkoak diren joan-etorriak egin beharko dituzte.

Hamabigarrena.–Kalte-ordainak.

Bekadunak eskubidea du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritako kalte-ordainak jasotzeko.

Hamahirugarrena.–Kalteengatiko erantzukizuna.

Bekadunak bere prestakuntza jarduerak irauten duen bitartean hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzulea Administrazio Publikoa izanen da, baina administrazio horrek zilegi izanen du bekadunak dolu, erru edo zabarkeria larriagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.

Hamalaugarrena.–Bekaren bukaera.

Honako hauek dira beka bukatzeko arrazoiak:

a) Bekaren epea bukatzea, luzapenik izan gabe.

b) Luzapenaren gehieneko epea bukatzea.

c) Bekari probetxurik ez ateratzea.

d) Bekadunak bere gain hartutako betebehar eta eginkizunak ez betetzea, jarduerak egitean ardurarik ez jartzea, prestakuntzari errendimendu edo probetxu eskasa ateratzea edo prestakuntza batere ez aprobetxatzea, edo lanak kalitate gabekoak izatea.

Hamabosgarrena.–Araubide juridikoa.

Oinarri hauetan ezarrita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: 172/2004 Foru Dekretua, apirilaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena, eta 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

Hamaseigarrena.–Errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iragarkiaren kodea: F2315953