2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEATXE
Udalaren karga-tasak, indizeak, ehunekoak, tasak eta prezio publikoak 2024rako
Leatxeko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egin ohiko bilkuran, finkatu zituen 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, ondotik heldu diren bezala:
–Lurraren kontribuzioa, bai hiri-lurreko bai landa-lurreko ondasunetarako, ondasunen katastro-balioaren gaineko urteko %0,24ko karga-tasa unitarioa.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa %3,198 izanen da eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Indizea: %1,425.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- Sortzapenaren unean lurren balioari aplikatu beharreko koefiziente gisa finkatzen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.
- Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %14,00 izanen da.
Era berean, erabaki da hasiera batez onestea, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ur-horniduragatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren tarifak aldatzea, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak 2024ko ekitaldirako onesten duen ehuneko berean.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki horren kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Leatxeko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Leatxen, 2023ko azaroaren 2an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2315962