246. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

320/2023 EBAZPENA, urriaren 24koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez lekualdatze-lehiaketa bat ebazten baita Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko lanpostu generiko batzuk betetzeko. Deialdia urtarrilaren 25eko 14/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.

Bat etorriz, batetik, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarbideari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamenduaren 51., 52. eta 53. artikuluetan ezarritakoarekin (erregelamendu hori abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), eta bestetik, urtarrilaren 25eko 14/2023 Ebazpenean ezarritakoarekin (horren bidez dei egin zen Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuan lanpostu batzuk betetzeko lehiaketa), zuzendaritza nagusi honek hauxe xedatzen du:

Lehena.–Lekualdatze-lehiaketa ebaztea eta deialdiaren lanpostuak ebazpen honen eranskineko zerrendan aipatzen diren karrerako funtzionarioei esleitzea, auzitegi-medikuen kidegokoak baitira.

Bigarrena.–Lorturiko lanpostuaz jabetzeko epea hiru egun baliodunekoa izanen da, funtzionarioak bere herria aldatu beharrik ez badauka; zortzi egun baliodunekoa, autonomia erkidego bereko beste herri batera joan beharra daukanean; eta hogei egun baliodunekoa beste autonomia erkidego batera joan beharra daukanean, salbu eta Kanarietako eta Baleareetako autonomia erkidegoetako eta Ceutako eta Melillako hirietako lanpostuak direnean, horietan epea hilabetekoa izanen baita, lanpostua abiaburukoa edo helmugakoa izan. Lanpostuaren esleipen hartzailea lanpostuaz jabetzearekin batera jarduneko zerbitzura itzultzen bada, epea hogei egun baliodunekoa izanen da.

Lanpostuaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen ari diren funtzionarioen kasuan, non ari diren benetako zerbitzuak ematen, huraxe hartuko da funtzionarioaren herritzat.

Lanpostuaz jabetzeko epea aurreko lanpostua utzi eta biharamunetik hasiko da kontatzen. Lehiaketaren gaineko ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hiru egun baliodunetan utzi beharko da aurreko lanpostua.

Zerbitzu-eginkizunetan ari diren funtzionarioek ez dute zertan joan erreserbatuta duten jatorrizko organora kargu-uztea formalizatzeko, eta zerbitzu-eginkizuna ematen ari diren organoan egin ahal izanen dute. Horretarako, administrazioak agiriak helaraziko dizkio lehiakidea zerbitzu-eginkizunetan ari den organoari.

Ebazpenak berarekin baldin badakar jarduneko zerbitzura itzultzea borondatezko eszedentziaren (sektore publikoan zerbitzuak emateagatik, interes partikularrengatik, familia elkartzeagatik) edo eginkizunak etetearen egoera administratiboetatik abiatuta, jabetza hartzeko epea ebazpena argitaratzen denetik hasita zenbatuko da.

Jabetza hartzeko finkatutako epeari dagozkion lansariak administrazio eskudunak ordainduko ditu lehiaketan lortutako lanpostuaren arabera.

Interesdunei emandako baimen edo lizentziak, oporretakoak barne, bukatzen direnean hasiko dira kontatzen lanpostuaz jabetzeko epeak.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko urriaren 24an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

ERANSKINA.–LEHIAKETALDIA

ADJUDIKAZIODUNA

NANa

JATORRIZKO LANPOSTUA

ESLEITUTAKO LANPOSTUA

ORDENA ZK.

Hidalgo Ocaña, Ana Dolores

****7617

Bilboko Auzitegi-medikuntzaren Institutua. Auzitegi-mediku jeneralista

Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutua. Auzitegi-mediku jeneralista

75

Iragarkiaren kodea: F2316355