245. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Balorazio txostena. Akats zuzenketa

2023ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 21ean, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean jartzen zuen iragarkian, 2022ko ekainaren 1eko data okerra argitaratu zen, 2021eko abenduaren 30ekoa beharrean. Hona hemen testu zuzena:

Gazteluberriko Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Gazteluberriko balorazio txostena berrikustea.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren webgunean (https://castillonuevo.com), bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Gazteluberrin, 2023ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2316029