245. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ

Deialdia, lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa). Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak proposamen bat egin du honako deialdi honetan: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (lege hori Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa da). Deialdi hori onetsi zen Etxarri Aranazko Udaleko osoko bilkurak 2022ko azaroaren 16an hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean. Alkatetzaren 2023ko urriaren 25eko ebazpen baten bidez onesten da Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen araubidean kontratatzea Gorka Garate Olano, zerbitzu anitzetako arduradunaren 6A lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen zaio.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2023ko urriaren 25ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2316370