245. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3897/2023 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita Diana Marcela Romero Abad andrea, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen lanpostuan aritzeko (OOLT - LZB - LZA - Laguntza), eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT - LZB - LZA - Laguntza) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 374E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko maiatzaren 9an deialdiaren web fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1778/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren, eta Diana Marcela Romero Abad andreari epearen zenbaketa eten zitzaion.

Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da orain onestea bai haren izendapena, bai aukeratu zuen lanpostuaren esleipena.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea Diana Marcela Romero Abad andrea, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuaren lanpostuan aritzeko (OOLT - LZB - LZA - Laguntza), eta 70710 zenbakiko funtzionario lanpostua esleitzea, Tutera Mendebaldeko OOLTari atxikia eta destinoa Tuteran duena.

2. Izendatutako izangaiak 2023ko azaroaren 28an jabetu beharko du lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko azaroaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2316079