1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
269/2023 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez ematen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2023ko zilarrezko dominak.
Azaroaren 24ko 100/2021 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Kirolaren Goresmen Sariak sortu ziren.
Aintzat hartuz beherago adierazten den zerrendan ageri diren pertsonen merezimenduak; izan ere, lan eta dedikazio handiz aritu dira Nafarroako Foru Komunitatean kirola sustatzeko eginkizunetan, eta, batez ere, lan horrekin asko lagundu diote Nafarroako kirolari, betiere adorez eta diskrezioz.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko azaroaren hamabostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Ondoren aipatzen diren pertsonetako bakoitzari Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina ematen zaie 2023an, kirolaren eta kirol jarduera fisikoen arloan aparteko zerbitzua eta ukaezinezko merezimendua duen lana egiteagatik 25 urtez baino gehiago, borondatez eta ordainsaririk jaso gabe:
–Alfonso Javier Salvador Beasoain de Paulorena, 35 urtez baino gehiago halterofilia sustatzen egin duen lanagatik, Gazte Berriak eta Runa klubetako entrenatzaile eta epaile gisa, eta Nafarroako Halterofilia Federazioan eman duen laguntzagatik.
–José Luis Ibáñez Gárriz, 1968az geroztik halterofilia-erakunde batean eta bestean entrenatzaile eta epaile gisa egin duen lanagatik, eginkizun horietan 50 urte baino gehiago eman baititu.
–Antonio Urbiola Goñi, 1995az geroztik Beti-Onak taldeko oinarrizko eskubaloiko kirol eskola koordinatzen eta garatzen izan duen dedikazioagatik.
–Julio Martínez Zudaire, 38 urtez baino gehiago Trofeo Ciudad del Cidacos kirol erakundearen koordinazio eta kudeaketa lanetan izan duen dedikazioagatik, bai eta haren fundaziotik zuzendaritza-lanak egiteagatik ere.
–Javier Baigorri Cofrades, 1998az geroztik etenik gabe Club Ciclista Tafallés txirrindulari taldeko teknikari gisa eta zuzendaritza batzordeko kide gisa egin duen lanagatik.
–Francisco Férriz Vera, 32 urtez Arga kirol klubeko entrenatzaile eta lehendakari gisa egin duen lanagatik, bai eta Club de Béisbol Navarra taldeko ordezkari gisa eta Maristas ikastetxean kirol horren proiektuaren sustatzaile gisa egindako lanagatik ere.
–Patxi Xabier Hidalgo Pérez, 27 urtez Maristas, Paz de Ziganda, Beti Onak, Gazte berriak edo Navasket klubetan saskibaloiko entrenatzaile gisa izan duen dedikazioagatik.
–Irene Mayo Jurío, 25 urtez saskibaloiko entrenatzaile eta arbitro gisa egin duen lanagatik eta "streetball" eta "sunny" 3x3 eskola-saskibaloia sustatzeko egindako borondatezko lanagatik.
–Juan Barriola Baraibar, 27 urtez Zizur Nagusiko Ardoi klubean esku-pilota sustatzen egin duen lanagatik, inguru horretako pilota-eskolako aitzindarietako bat baita.
–Gustavo Alcalde Vicario, 1992ko olinpiar jokoetatik aitzina Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkarteko boluntario eta zuzendari gisa 36 urtez izan duen dedikazioagatik era guztietako kirol ekitaldietan.
–José Miguel García Foronda, 1988az geroztik Nafarroako txirrindularitzaren alde izan duen dedikazioagatik, arbitro gisa aritu baita proba autonomikoetan eta nazionaletan, eta ordutik Nafarroako Txirrindularitza Federazioarekin izan duen loturagatik.
–Rafael Astiz Sanz, Club Ciclista Estella taldeko zuzendaritza batzordeko kide gisa hogei urtez baino gehiago egin duen lanagatik, non logistikako arduraduna izan baita.
–Ana Delgado Callejo, 1997az geroztik Club Larre taldean irristaketa artistikoaren alde izan duen dedikazioagatik. Izan ere, hainbat lehiaketa eta aurkezpen antolatu ditu, eta Espainiako selekzioaren entrenatzaile izan da munduko bi txapelketatan.
–Óscar Jáuregui Sora, 25 urtez baino gehiago aritzeagatik irristaketako entrenatzaile gisa Amaya, Berriro Ere eta Cantolagua taldeetan.
–Joseba Arangay Marmaum, atletismoaren alde izan duen dedikazioagatik, hala nola beste Iruñeko maratoi erdia eta San Silvestre lasterketak antolatuz eta kudeatuz, Beste Iruña klubarekin 1996az geroztik duen loturaren bidez, non lehendakaria baita 2014az geroztik.
–Jaime Samaniego Jaca, Atletismoko Epaileen Nafarroako Komitea bultzatu eta garatzeko izan duen dedikazioagatik. Izan ere, Nafarroako Atletismo Federazioko lehendakariordea izan da 21 urtez, eta epailea 1995az geroztik, munduko lehiaketetan ere parte hartuta.
–Izaskun Igarreta Martínez, 26 urtez Nafarroako hipikaren alde izan duen dedikazioagatik, entrenatzaile gisa eta Nafarroako federazioari lagunduz horseball-txapelketak antolatzen.
–Rafael Jiménez González, 1997an FC Bidezarra sortu zenetik Noainen futbol taldeak koordinatzen eta kudeatzen egin duen lan eskuzabalagatik.
–Miguel Muñoz Murillo, 32 urtez FC Bidezarra taldean zuzendari-sortzaile gisa izan duen dedikazioagatik, eta kirol patronatuko lehendakari gisa egindako lanagatik.
–Félix Antonio Gárriz Gárriz, 1982az geroztik Ardoi futbol klubean kirola eta, bereziki, futbola sustatzen egin duen lanagatik, non entrenatzen, jokalariak prestatzen eta kluba zuzentzen ibili baita eta lorpen nabarmenak lortu baititu, hala nola RFEFko bigarren mailan jokatzea.
–Javier Andueza Artieda, 40 urtez Lagun Artea futbol kluba zuzentzen eta zelaiaren mantentze-lanetan izan duen dedikazioagatik.
–Gabriel Saralegi Arribillaga, 50 urtez baino gehiago herri-kirolaren sustapenean izan duen dedikazioagatik, bai kirolariak prestatzen, bai modalitateak sartzen eta kirol ekitaldiak antolatzen Leitzako herriarentzat.
–Víctor Rojas Oyarzabal, 31 urtez zenbait gimnasiotan judo-entrenatzaile gisa eta Nafarroako federazioko kide gisa izan duen dedikazioagatik, non txapelketak antolatzen parte hartu baitu eta arbitro gisa aritu baita 1998az geroztik.
–Andrés Moreno Hernández, 27 urtez judoa sustatzen egin duen lanagatik, bai judo eta defentsa pertsonaleko irakasle gisa 1998az geroztik, bai diziplina horietako azterketetako eta titulazio-ikastaroetako epaimahaietako kide gisa.
–Luis López Gastón, 27 urtez Estellerrian euskal pilota sustatzearen alde izan duen dedikazioagatik epaile autonomiko eta nazional gisa, bai eta Lizarrako San Miguel klubeko lehendakari lanetan 13 urtez aritzeagatik ere, non 17 urtez entrenatzailea izan baita.
2. Ondoren aipatzen diren pertsonetako bakoitzari Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina ematen zaie 2023an, ekimen eta ekintza eredugarriak dituzten ibilbide nabarmenak izateagatik, aitortza publikoa merezi dutenak bai kirol baloreetan izan duten garrantzi eta oihartzunagatik, bai eta kirolaren bidez Nafarroaren irudia nazioartean proiektatzeagatik ere:
–Encarna Garrido Lázaro, 26 urteko kirol ibilbide bikainagatik; izan ere, 6 aldiz izan da munduko txapelduna 3D arkuan, 4 aldiz Europako txapelduna eta 59 aldiz Espainiako txapelduna hainbat modalitatetan.
–Imanol Erviti Ollo, txirrindularitza profesionalean 19 urtez egindako kirol ibilbide bikainagatik; izan ere, behin parte hartu du olinpiar jokoetan, bai eta 29 bira handitan ere, eta horietan 2 etapa irabazi ditu.
–Juan Peralta Gascón, pista-txirrindulari gisa egindako ibilbide bikainagatik; izan ere, bitan parte hartu du olinpiar jokoetan, 13 aldiz munduko txapelketetan eta 18 aldiz Espainiako txapelketetan.
–Maite Ruiz de Larramendi Mujika, bi hamarkada baino gehiagoan pilotari gisa egindako ibilbide bikainagatik; izan ere, zenbait aldiz parte hartu izan du munduko kopa eta txapelketetan, eta horietan urrezko bi domina eta zilarrezko hiru domina lortu ditu, gure erkidegoan emakumeen pilotaren erreferente bihurturik.
–José Ángel Rodríguez Ledesma "Txelis", 33 urtez puntista gisa egindako ibilbide bikainagatik eta, Cabanillas Jai Alai taldeko teknikari gisa eta Nafarroako zesta-puntako hautatzaile gisa, zesta-punta sustatzen egindako lanagatik.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2316255