Iragarkia
244. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 23a - BEREZIA
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
247/2023 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak.
ZIOEN AZALPENA
Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu ziren.
Ondoren, Osasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 68/2023 Foru Dekretua argitaratu zen 2023ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 31koan. Dekretu horretan ezartzen denez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Osasun Departamentuari atxikita geratzen da, eta bere estatutuek arautuko dute.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, bai eta egitura organikoa arautu ere. Azken aldaketa irailaren 29ko 82/2021 Foru Dekretuaren bidez egin zen.
Foru dekretu honen helburua da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura aldatzea. Egitura hori estatutuetan jasota dago, eta egungo beharrizan eta erronkei egokituko zaie. Horretarako, erakunde autonomo honen zuzendari kudeatzaileak egokitzat jo dituen aldaketak proposatu ditu.
Oro har, esparru batzuetan funtzioak birbanatzen dira (hala, Zerbitzu Zentralen esparruan, Profesionalen Zuzendaritzako Zerbitzuen artean), eta beste batzuetan, berriz, birdefinitzen dira eta unitateen izenak aldatzen dira (Tuterako Osasun Barrutia).
Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetza indartu da, administrazio elektronikoko, segurtasuneko eta prozesuen kudeaketako zerbitzu berri bat sartuta.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, Profesionalen Zuzendaritzari lotutako aldaketak sartzen dira. Zuzendaritza horretan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza sortzen da, bai eta zerbitzu berri bat ere. Gainera, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari dagokionez, Administrazioaren, Zerbitzu Orokorren eta Trantsizio Ekologikoaren Zuzendariordetza eta bi zerbitzu sortzen dira. Horrela, indartu egin da bi zuzendaritzen egitura, euskarri handiagoa behar zutela ikusi baitzen, lan-karga eta egin beharreko proiektu berriak zirela eta.
Esparru horretan bertan, zuzendariordetza berri bat sortzen da, baina zentroko kudeatzailearen menpe egonen da zuzenean. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kalitatearen, Prozesu Klinikoen eta Garapenaren Zuzendariordetza da.
Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzan inportantea da Iruñeko Espetxeko Osasun Laguntzako Taldearen sorrera, uztailaren 6ko 494/2021 Foru Dekretua onetsi ondoren. Foru dekretu horren bidez, Estatuko Administrazioaren zenbait eginkizun eta zerbitzu, espetxeetako osasunaren arlokoak, Nafarroako Foru Komunitatearen esku utzi ziren. Talde hori oinarrizko osasun laguntzan lan egiten duten eta jarduketa eremua Iruñeko espetxea duten profesionalen multzoak osatzen du.
Lizarrako Osasun Barrutiari dagokionez, zuzendariordetza bat sortu da, Tuterako Osasun Barrutian dagoena bezalakoa.
Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko azaroaren hamabostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, aldatzea.
Bat.–18.7 artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"7. Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeak eta Iruñeko Espetxeko Osasun Laguntzako Taldea.
Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldea oinarrizko osasun laguntzan lan egiten duten osasun arloko eta osasunetik kanpoko profesionalen multzoa da. Haien jarduketa eremua Osasun Eskualde Oinarrizkoa da.
Iruñeko Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeak zuzendaritza bati edo zuzendariordetza bati atxikirik egon daitezke.
Lizarrako eta Tuterako Barrutietako Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeak zuzendaritza bati, zuzendariordetza bati edo zerbitzu bati atxikirik egon daitezke.
Pertsona berak oinarrizko osasun laguntzako talde bat edo gehiago zuzentzen ahal ditu, are osasun eskualde oinarrizko ezberdinetakoak badira ere.
Beren jarduerak oinarrizko osasun laguntzan garatzen dituzten eta Iruñeko espetxea jardun eremutzat duten profesionalen multzoa Iruñeko Espetxeko Osasun Laguntzako Talde gisa integratzen da, Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren menpe, eta organikoki Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzari atxikia".
Bi.–20.2 artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"2. Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako eta Iruñeko Espetxeko Osasun Laguntzako Taldeko zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez eginen da, Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun laguntzari atxikitako fakultatiboen artetik aukeratuta".
Hiru.–22. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"22. artikulua. Karguak eta gainerako burutzetako izendapenak egiteko araubidea.
1. Laguntzakoak ez diren zerbitzuetako buruak funtzionarioen artetik modu arrazoituan izendatuko dira, merezimendu eta gaitasunaren printzipioen arabera, eta laguntzakoak ez diren ataletako eta unitateetako burutzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz beteko dira.
2. Laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz beteko dira.
3. Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko zuzendaria modu arrazoituan izendatuko da, merezimendu eta gaitasun printzipioen arabera, erakunde autonomoari atxikitako hematologia eta hemoterapiako mediku espezialisten artetik.
4. Erizaintza arloetako buruak libreki izendatuko eta kargutik kenduko ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, kasuan kasuko zuzendariak proposaturik, erizainen edo antzeko kategoria duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantillako langileen artetik.
5. Erizaintza ataletako eta unitateetako buruak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira".
Lau.–27.2 artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"2. Laguntzaren kalitatea, pazientearen eskubideak betetzen ote diren eta bere menpeko langileek laguntza arloko betebeharrak betetzen ote dituzten egiaztatzeko bakar-bakarrik, 18. artikuluko 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. zenbakietan, aipatutako laguntzako unitate organikoetako titularrek ikuskapen, ebaluazio, egiaztapen eta plangintza lanak eginen dituzte, bere erantzukizunpeko eremuko dokumentazio mediko eta klinikoari dagokionez".
Bost.–39. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"39. artikulua. Profesionalen Zuzendaritzaren egitura.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak unitate organiko hauek ditu bere egituran:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza. Zerbitzu hauek ditu bere egituran:
a) Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzua.
b) Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzua.
c) Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzua.
2. Profesionalen Garapen eta Parte-hartzerako Zerbitzua.
3. Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzua".
Sei.–41. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"41. artikulua. Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.
Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuak Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren menpe jardunen du, eta eginkizun hauek ditu:
a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan publikoaren eskaintza proposatu eta kontrolatzea, organo eskudunekin batera.
b) Lekualdatze-lehiaketen deialdiak egitea eta kudeatzea.
c) Sartzeko deialdiak egitea, eta hautapen prozesu osoa kudeatzea eta garatzea.
d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzu osoan burutzak betetzeko deialdiak tramitatu eta garatzea.
e) Hautapen epaimahaien jarduna koordinatzea eta jarraipena egitea, hautapen probak zuzentzen eta merezimenduak barematzen laguntzea barne.
f) Aldi baterako kontratazio zerrendak egin, eguneratu eta kudeatzea, eta aldi baterako langileen kontratazioa formalizatzea.
g) Lanpostuak betetzeko deialdiak egitea, Zerbitzu Zentralen eremuan iraupen laburreko eta luzeko aldi baterako kontratazioak egiteko, eta iraupen luzeko deialdiak egitea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzu osoan.
h) Aurrekoekin loturik, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak agintzen dizkionak".
Zazpi.–42. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"42. artikulua. Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuaren eginkizunak.
Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuak Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren menpe jardunen du, eta eginkizun hauek ditu:
a) Langileen nominak, gizarte aseguruak, osasun laguntza eta beste prestazio ekonomiko batzuk prestatu eta kudeatzea, horretarako beharrezkoak diren agiriak formalizatuz.
b) Lan harremanaren ondoriozko prestazioak kontrolatzea, arlo horietan zuzendariordetzako beste organo batzuei esleitzen ahal zaizkien eskudantzia eskuordetuak galarazi gabe.
c) Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.
d) Lan arloko altak eta bajak organo eskudunei proposatzea, eta horiek barneko datu baseetan kudeatzea.
e) Langileak Gizarte Segurantzan edo dagokien lan mutualitatean afiliatzea.
f) Beharrezkoak diren jarduketak koordinatzea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekin, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuarekin, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuarekin eta finantza entitate laguntzaileekin, bere eskumenen esparruan.
g) Laneko alta eta bajako agiriak tramitatzea, bai eta horien jarraipen eta kontrola egitea ere.
h) Langileen ordainsari arloko ziurtagiriak prestatzea.
i) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloko aurrekontua eta gastua kontrolatzea eta aurrekontuen I. kapituluaren aurreproiektua prestatzeko lanean parte hartzea.
j) Aurrekoekin loturik, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak agintzen dizkionak".
Zortzi.–43. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"43. artikulua. Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuaren eginkizunak.
Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuak Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren menpe jardunen du, eta eginkizun hauek ditu:
a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen erregistroa, plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda eguneratzea.
b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla egokitzeko, kalitatezko enplegua sortzeko eta plantilla gaztetzeko azterlanak egitea eta behar diren neurriak hartzea.
c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan publikoaren eskaintzaren jarraipena egitea, organo eskudunekin lankidetzan.
d) Hartzekoen eta egindako zerbitzuen gaineko ziurtagiriak egitea, langileek eskatzen dutenean.
e) Lan-kontratudunen edo funtzionarioen erretiroak tramitatzea, Foru Diputazioaren 1931ko martxoaren 10eko Erabakiak, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak eta horiekin bat datozen xedapenek onetsitako Erretiroen eta Pentsioen Erregelamenduaren menpe dauden funtzionarioenak izan ezik.
f) Bere eskumeneko gaiak eraginkortasunez kudeatzeko beharrezkoak diren administrazio prozesuak, dokumentazio ofiziala eta araudiak koordinatu eta eguneratzea.
g) Aurrekoekin loturik, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak agintzen dizkionak".
Bederatzi.– 44. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"44. artikulua. Profesionalen Garapen eta Parte-hartzerako Zerbitzua.
Profesionalen Garapen eta Parte-hartzerako Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzaren menpe jardunen du zuzenean, eta eginkizun hauek ditu:
a) Profesionalen sustapena eta garapena sustatzea.
b) Profesionalen lidergoa eta parte-hartzea sustatzea.
c) Laguntzako eredu berriak garatzeko beharrezkoak diren profil, eginkizun eta gaitasun profesional berriak zehaztea.
d) Lanbide karrerako sistemak diseinatu, kudeatu eta gainbegiratzea.
e) Gaitasun berrietara bideratutako prestakuntza beharrak zehaztea.
f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eskumeneko langileen prestakuntzaren, garapenaren eta hobekuntzaren arloko ekintzak sustatu eta horietan laguntzea, Osasun Departamentuarekin koordinaturik.
g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen aldi baterako barne-igoerak kudeatzea.
h) Lana betetzeko modua ebaluatzeko tresnak garatzea.
i) Antolakundean barne komunikaziorako politikak eta tresnak garatzea.
j) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalen webgunea kudeatzea.
k) Profesionalen gogobetetasun-maila, inplikazioa eta motibazioa ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
l) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak agintzen dizkionak".
Hamar.–47. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"47. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren egitura.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak unitate organiko hauek ditu bere egituran:
1. Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetza.
a) Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.
b) Azpiegituren Zerbitzua.
2. Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzua.
3. Kudeaketa Ekonomikoaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzua".
Hamaika.–52. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"52. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuaren eginkizunak.
Kudeaketa Ekonomikoaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuak Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren menpe jardunen du zuzenean, eta eginkizun hauek ditu:
a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan kudeaketa-kontabilitatearen sistema bat diseinatu, ezarri eta kudeatzea.
b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontabilitate analitikoaren sistema integrala diseinatu, ezarri eta kudeatzea.
c) Kudeaketa arloko erabakiak hartzen laguntzeko tresnak sortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza organoentzat, informazio ekonomiko eta asistentzialeko iturrietan oinarrituta.
d) Laguntzako jarduera egitean baliabideen, langileen, ondasun arrunten, zerbitzuen eta ibilgetuaren erabileraren eraginkortasuna aztertzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.
e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan abian jarritako osasun-laguntzako ekintzen edo programen kostu-eraginkortasunaren neurketan parte hartzea.
f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren tarifak finkatzen laguntzea.
g) Txostenak egitea edo informazioa ematea agintzen zaizkion edozein motatako ondorio ekonomikoei buruz, besteak beste, zerbitzu eta prestazio berrien ezarpenak, langileen arloan ezartzen diren akordioek edo sinatzen diren hitzarmen eta itun sanitarioek dituzten ondorio ekonomikoei buruz.
h) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak agintzen dizkionak".
Hamabi.–54 bis artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"54 bis artikulua. Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetzaren egitura.
Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetzak zerbitzu hauek ditu bere egituran:
a) Osasun Emaitzak Ebaluatu eta Zabaltzeko Zerbitzua.
b) Administrazio Elektronikoko, Segurtasuneko eta Prozesuen Kudeaketako Zerbitzua".
Hamahiru.–54 quater artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"54 quater artikulua. Administrazio Elektronikoko, Segurtasuneko eta Prozesuen Kudeaketako Zerbitzuaren eginkizunak.
Administrazio Elektronikoko, Segurtasuneko eta Prozesuen Kudeaketako Zerbitzuak Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetzaren menpe jardunen du zuzenean, eta eginkizun hauek ditu:
a) Prozesuen eta datuen metodologia sartzea Osasun Departamentuaren plan eta IKT programa estrategikoen plangintzan eta ebaluazioan.
b) Osasun arloan administrazio elektronikoko proiektuen ezarpena gainbegiratzea.
c) Negozio-arkitektoek eta prozesu-kudeatzaileek kudeatzen dituzten zeharkako IKT proiektu nagusiak gainbegiratzea eta horien diseinuan laguntzea.
d) IKT estrategiaren koordinazioa Nafarroako unibertsitateetako eta Navarrabiomedeko ikerketa unitateekin.
e) Prozesuen koordinazioa eta aldaketaren kudeaketa osasun arloan.
f) Informazio sistemetan osasun prozesuak aztertzen, diseinatzen, planifikatzen eta ezartzen laguntzea.
g) Beste autonomia-erkidego batzuekin eta Osasun Ministerioarekin lankidetzan egindako IKT proiektuen koordinazio estrategikoa.
h) Osasun Departamentuko datuak babesteko ordezkariaren (DBO) berezko jarduerak gainbegiratzea eta osasun arloko beste unitate batzuekin koordinatzea.
i) Osasun Auditorien Batzordea deitzea eta lehendakari lanak egitea.
j) Finantzaketa berezia duten IKT proiektuak kudeatzea.
k) Departamentuen arteko IKT proiektuak koordinatzea.
l) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetzak agintzen dizkionak".
Hamalau.–60. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"60. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeen eta Iruñeko Espetxeko Osasun Laguntzako Taldearen atxikipena.
Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak zehaztuko du Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeak zein zuzendariordetzari atxikitzen zaizkion edo, bestela, zein atxikitzen zaion zuzenean kudeatzailetzari. Iruñeko Espetxeko Osasun Laguntzako Taldea atxikiko zaio Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzari".
Hamabost.–71. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"71. artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeatzailetzari sostengua emateko egitura.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeatzailetzak sostengua emateko egitura hau izanen du, hari zuzenean atxikirik:
1. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kalitatearen, Prozesu Klinikoen eta Garapenaren Zuzendariordetza, eta hari atxikita daude zerbitzu hauek:
a) Kudeaketa, Informazio eta Ebaluaziorako Zerbitzua.
b) Kudeaketari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua.
2. Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzua".
Hamasei.–71 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"71 bis artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kalitatearen, Prozesu Klinikoen eta Garapenaren Zuzendariordetzaren eginkizunak.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kalitatearen, Prozesu Klinikoen eta Garapenaren Zuzendariordetzak eginkizun hauek ditu:
a) Kalitate politika koordinatzea eta jardunbide klinikoa egokitzea, osasun emaitzak hobetzeko.
b) Diziplina anitzeko laguntzako jardunbidea sustatzea pazientearen arreta medikoan. Pazienteen segurtasun klinikorako estrategia definitzea eta koordinatzea.
c) Laguntzako beste eremu batzuekin koordinatzea, prozesu klinikoen jarraipenean aurrera egiteko.
d) Estrategia kliniko korporatiboak garatzea eta horien ezarpena koordinatzea.
e) Unibertsitateekiko eta beste ikastetxe batzuekiko harremana sendotzea, unibertsitate-zentro gisa.
f) Ikerketa eta berrikuntza planak garatzea eta ikerketa eta berrikuntza zentroekiko koordinazioa indartzea.
g) Zentroaren prestakuntza espezializatuaren, etengabeko prestakuntzaren eta prestakuntza akademikoaren estrategia zuzentzea.
h) Laguntzako zerbitzu eta unitateen emaitza klinikoak eta kudeaketa ebaluatzeko planak ezartzea.
i) Informazio klinikoko eta kudeaketa sanitarioko sistemak garatzea eta mantentzea.
j) Kudeaketarako informazioa aztertzea eta zabaltzea, zerbitzu, unitate eta zentro mailan.
k) Barneko eta kanpoko komunikazioa sustatzea hainbat kanal eta bitartekoren bidez.
l) Pazienteen bizipenak eta pertzepzioa ebaluatzea eta hobetu beharreko arloak proposatzea.
m) Deskribatutako funtzio eta gaietan, beste zentro eta eremu batzuekiko koordinazioa sustatzea.
n) Aurrekoekin loturik, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeatzailetzak agintzen dizkionak".
Hamazazpi.–72 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"72 bis artikulua. Kudeaketari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuaren eginkizunak.
Kudeaketari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kalitatearen, Prozesu Klinikoen eta Garapenaren Zuzendariordetzaren menpe jardunen du, eta haren eginkizuna da aholkua eta sostengu metodologiko eta operatiboa ematea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko arlo, unitate eta zerbitzu klinikoei, hala eskatzen dutenean.
Zerbitzuak zerbitzu zorro bat izanen du, eta laguntzako unitate arduradunen eskura jarriko du, gai hauetan laguntza teknikoa eskaintzeko, besteak beste:
a) Pazientea artatzeko prozesuak hobetzea.
b) Unitate edo zerbitzuaren plangintza, programazio eta antolaketa operatiboa.
c) Estrategiak hedatzea eta zerbitzuan osasun emaitzak hobeak lortzea.
d) Unitateko edo zerbitzuko plan estrategikoak eta kalitatearenak garatzea.
e) Zerbitzuen zorroa zehaztea.
f) Ikerketa eta prestakuntza planak garatzea.
g) Giza baliabideetan eta bitarteko teknologikoetan dauden beharrak aztertzea.
h) Unitate klinikoen antolaketa eta funtzionamendua.
i) Unitateen kontratu programak egitea.
j) Jarduera eta osasun emaitzak ebaluatzea.
k) Prozesuen kalitateari eta eragimenari buruzko adierazleak zehaztea.
l) Informazio sistema operatibo klinikoen eta kudeaketakoen eskakizunak.
m) Babesa honako hauek bermatzeko: laguntzaren jarraitutasuna, beste unitate eta zerbitzu batzuekiko koordinazioa, oinarrizko osasun laguntza, osasun publikoa eta abar".
Hemezortzi.–75. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"75. artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zuzendaritza Asistentzialaren egitura.
Zuzendaritza Asistentzialak egitura hau du:
a) Ospitalizazioko eta Urgentziazko Prozesuen Zuzendariordetza Asistentziala.
b) Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen Zuzendariordetza Asistentziala.
c) Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren Zuzendariordetza Asistentziala.
d) Nafarroako Odol eta Ehun Bankua".
Hemeretzi.–81. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"81. artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzaren egitura.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzari Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzua atxiki zaio, menpeko zerbitzu hauek dituela:
1. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zerbitzua
2. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazioa eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzua".
Hogei.–81 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"81 bis artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren eginkizunak.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak eginkizun hauek ditu:
a) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko langileriaren eta lan harremanen arloko administrazio jarraibideak proposatzea.
b) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari eragiten dioten gaietan, sindikatuekiko eta Langileen Batzordearekiko harremanak koordinatzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzak gainbegiratuta.
c) Profesionalen Zuzendaritzari aholku ematea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko langileen araudia bete dadin, sindikatuekiko harremanetan eta langileen lan baldintzak hobetzeko.
d) Bere eskumeneko gaiak eraginkortasunez kudeatzeko beharrezkoak diren administrazio prozesuak koordinatu eta eguneratzea.
e) Langileen arloko araudia betetzen dela gainbegiratzea eta zuzendariordetza honen menpeko administrazio-unitateak eraginkortasunez kudeatzeko beharrezkoak diren baldintzak ezartzea.
f) Lanpostuak azter daitezen sustatzea, plantilla hobeto antolatzeko.
g) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko langileriaren arloko gastua planifikatu eta haren segimendua egitea.
h) Aurrekoekin loturik, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzak agintzen dizkionak".
Hogeita bat.–81 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"81 ter artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zerbitzuaren eginkizunak.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:
a) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikitako langileen ordainsarien, gizarte aseguruen, osasun laguntzaren eta beste prestazio ekonomiko batzuen ordainketa gauzatu eta kontrolatzea.
b) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzak ebatzi behar dituen lanaldi murrizketen, lizentzien eta arauzko baimenen eskaerak tramitatzea.
c) Langileen arloko aginte-taula eta estatistikak prestatzen laguntzea.
d) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko ordainsarien arloko gastua planifikatu eta haren segimendua egitea.
e) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak berariaz agintzen dizkionak".
Hogeita bi.–81 quater artikulua gehitzen da; eta honela idatzita agertuko da:
"81 quater artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazioa eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazioa eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:
a) Aldi baterako langileen kontratazioa ezarrita dagoen prozeduraren bitartez formalizatzea, deiak kudeatuz eta aldi baterako kontrataziorako indarra duten zerrenden jarraipena kontrolatuz.
b) Bere eskumeneko esparruaren barrenean beharrezkoak diren azterlan, txosten eta proiektuak egitea.
c) Langileen arloko aginte-taula eta estatistikak prestatzen laguntzea.
d) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kontratazioen arloko gastua planifikatu eta haren segimendua egitea.
e) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak berariaz agintzen dizkionak".
Hogeita hiru.–83. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"83. artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren egitura.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Administrazioaren, Zerbitzu Orokorren eta Trantsizio Ekologikoaren Zuzendariordetza atxiki zaio, menpeko zerbitzu hauek dituela:
1. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Logistikaren Zerbitzua.
2. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Azpiegituren Zerbitzua.
3. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zerbitzu Orokorren Zerbitzua".
Hogeita lau.–83 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"83 bis artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Administrazioaren, Zerbitzu Orokorren eta Trantsizio Ekologikoaren Zuzendariordetzaren eginkizunak.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Administrazioaren, Zerbitzu Orokorren eta Trantsizio Ekologikoaren Zuzendariordetzak eginkizun hauek ditu:
a) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko inbertsio programak planifikatzea eta koordinatzea, eta obra, ekipamendu eta instalazioetarako aurrekontua administratzea.
b) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zerbitzu orokorrak emateko eragiketak planifikatu eta koordinatzea, hala nola elikadura, garbiketa, ikuztegia, informazioa, garraioa, posta, etab.
c) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan ondasunen erosketa, harrera, banaketa eta logistika egokia planifikatu eta koordinatzea.
d) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko baliabide material finko eta mugikorren kontserbazio funtzionala ziurtatzea, eta atxikitako ondarea behar bezala kudeatzea.
e) Eraikin eta instalazioen kontrol teknikoaren emaitzak ebaluatzea, efizientzian hobekuntzak planifikatzeko eta koordinatzeko.
f) Laguntzako zerbitzuen prestazio berrien ebaluazioa –emaitzen, proben, pazienteen arabera– laguntzako prozesuak hobetzeko.
g) Hondakin sanitarioen kudeaketa eta balizko ingurumen inpaktuaren kontrola eta murrizketa Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.
h) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak jasangarritasunaren eta ingurumen inpaktuaren arloan ezarritako neurriak planifikatzea eta katalogatzea.
i) Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek emandako zerbitzuak koordinatzea, hala nola segurtasun, komunikazio edo garraio arlokoak.
j) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak agintzen dizkionak".
Hogeita bost.–83 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"83 ter artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Logistikaren Zerbitzuaren eginkizunak.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Logistikaren Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:
a) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko hornidura beharrak identifikatzea eta kudeatzea.
b) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa kontsumorako materialez hornitzeko lizitazioak prestatzea eta haietan parte hartzea bultzatzea.
c) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko biltegietako materialen banaketa planifikatzea.
d) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa hornitzeko kalitate plan bat egitea eta mantentzea, zerbitzuetan hobekuntzak ezartzen laguntzeko.
e) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa kontsumorako materialez hornitzeko trantsizio ekologikoa sustatzea.
f) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Administrazioaren, Zerbitzu Orokorren eta Trantsizio Ekologikoaren Zuzendariordetzak agintzen dizkionak".
Hogeita sei.–83 quater artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"83 quater artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Azpiegituren Zerbitzuaren eginkizunak.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Azpiegituren Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:
a) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko baliabide material, eraikin eta instalazio, aparatu mediko eta ez-medikoen kontserbazioa kudeatzea.
b) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko inbertsio programak kudeatzea.
c) Premia Asistentzialen Plan Funtzionalak idazten laguntzea, arkitektura proiektuak egiteko oinarri gisa balio dezaten.
d) Obrak gauzatzeko proiektuak idaztea eta gainbegiratzea, eta horien kontrola eta jarraipena egitea.
e) Ekipamenduak eta instalazioak berritzeko aurrekontuak prestatzea.
f) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko azpiegituretarako kalitate plan bat egitea eta mantentzea, zerbitzuetan hobekuntzak ezartzen laguntzeko.
g) Bere eremuaren barruan, trantsizio ekologikoa sustatzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.
h) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Administrazioaren, Zerbitzu Orokorren eta Trantsizio Ekologikoaren Zuzendariordetzak agintzen dizkionak".
Hogeita zazpi.–83 quinquies artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"83 quinquies artikulua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren eginkizunak.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:
a) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zerbitzu orokorrak (arropa zuria, ikuztegia, garbiketa, kanpoko elikadura, laguntzaile mailako eta zerbitzu orokorretako langileak) eta hura osatzen duten gainerako unitate osagarriak kudeatzea eta ikuskatzea.
b) Pazienteen elikadura zerbitzua kudeatzea eta ikuskatzea.
c) Hondakin sanitarioak kudeatzea eta ikuskatzea, zentroaren ingurumen inpaktu potentziala kontrolatuz eta murriztuz.
d) Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek emandako zerbitzuak kudeatzea, hala nola segurtasun, komunikazio edo garraio arlokoak.
e) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan zerbitzu orokorren kalitate plan bat egitea eta mantentzea, zerbitzuetan hobekuntzak ezartzen laguntzeko.
f) Zerbitzu orokorren eremuaren barruan, trantsizio ekologikoa sustatzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.
g) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Ekonomikoaren, Zerbitzu Orokorren eta Trantsizio Ekologikoaren Zuzendariordetzak berariaz agintzen dizkionak".
Hogeita zortzi.–V. tituluko VI. kapitulua eta kapitulu horren barruko 84. artikulua ezabatzen dira.
Hogeita bederatzi.–91. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"91. artikulua. Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutien egitura.
1. Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak erreferentzia barruti horietako biztanleei arreta integratua ematen dieten osasun erakundeak dira, bai oinarrizko osasun laguntzan bai laguntza espezializatuan eta osasun mentalean.
Barruti horiek honela egituratuta daude:
a) Zuzendaritza organoak.
–Barrutiko Kudeatzailetza.
–Barrutiko Zuzendaritza Batzordea.
–Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentziala.
–Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetza.
–Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzua.
–Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzua.
–Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.
–Tuterako Osasun Barrutiko Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzua.
b) Kontsulta organoak:
–Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentziala.
2. Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak barrutiaren esparruko osasun laguntzako zentroek eta zerbitzuek osatuko dituzte.
Hogeita hamar.–93. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"93. artikulua. Osasun Barrutiko Zuzendaritza Batzordea.
1. Zuzendaritza Batzordea osatuko dutenak honako hauek dira: kudeatzailea –Batzordeko buru izanen da–, Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzaren titularra, Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko titularra, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko titularra eta Profesionalen Zerbitzuko titularra. Azken hori idazkaritza lanetan arituko da eta bilkuretako aktak eginen ditu.
Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Batzordea, gainera, Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialeko eta Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzuko titularrak osatuko du.
2. Zuzendaritza Batzordearen lana da Kudeatzailetzari aholku ematea langileak eta baliabideak modu koordinatuan kudeatzen direla bermatzeko, eta aldian behin ezartzen diren laguntza arloko kudeaketaren helburuak lortzeko.
Hogeita hamaika.–93 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"93 bis artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzua.
Tuterako Osasun Barrutiko Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:
a) Zerbitzuari atxikitako baliabideen funtzionamendua zuzendu, koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.
b) Osasun barrutian pazientearen eskubideak betetzen direla zaintzea, bereziki osasun zerbitzuen irisgarritasunari dagokionez.
c) Pazienteei eta horien ingurukoei laguntza soziosanitario egokia ematen zaiela bermatzea, eta atzematen diren behar soziosanitarioak identifikatu eta kudeatzea.
d) Erabiltzaileen eskaerak, kexak eta erreklamazioak kontuan hartzea eta ahalik eta erantzun eraginkorrena ematea, bereziki irisgarritasunari buruzkoei, zerbitzuaren beraren eskumenaren esparrukoak baitira.
e) Pazienteen gogobetetze mailaren berri izatea eta hobetu beharreko arloak identifikatzea eta proposatzea.
f) Itxarote-zerrendetan dauden Erien Erregistro Orokorra mantendu eta eguneratzea.
g) Agenden egitura programatzea, hitzorduak kudeatzea eta kanpoko kontsulten eta zerbitzu zentralen jarduera erregistratzea.
h) Ospitaleetako oheak kudeatzea eta programatzea eta ospitalizazioen oinarrizko datuak erregistratzea.
i) Eskaera kirurgikoa kudeatu eta kontrolatzea. Aurreikusitako eta egindako programazio kirurgikoa administratzea eta programatzea.
j) Ospitaleetako larrialdien eskaera kudeatzea eta kontrolatzea, eta emandako laguntzaren gaineko gutxieneko datuak erregistratzea.
k) Beste osasun zentro batzuetara egiten diren lekualdatzeak programatu eta kudeatzea.
l) Laguntzako jarduera guztiaren erregistroa eta ustiapena egitea, eta Tuterako Osasun Barrutiko aginte-koadroa prestatu, mantendu eta zabaltzea.
m) Datuen Oinarrizko Multzo Gutxienekoan dauden datuak kodetu, landu, baliozkotu eta hedatzea, eta pazienteak sailkatzeko indarra duen sistemarekin elkartzea.
n) Historia klinikoak formatu ezberdinetan sortu, kontserbatu eta mantentzen direla baimentzea, planifikatzea eta betearaztea.
o) Ospitaleko historia klinikoaren mugimenduak eta maileguak baimendu eta betearaztea, horren lokalizazioa eguneratuta izatea, horren erabilgarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea eta dokumentazioa kontsultatu ahal izatea erraztea.
p) Aurrekoekin loturik, Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak agintzen dizkion bestelako eginkizunak".
Hogeita hamabi.–94. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"94. artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialaren eginkizunak.
Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialak Tuterako Osasun Barrutiko zerbitzu eta jarduera sanitarioak eta tekniko-asistentzialak zuzentzeko ardura du, kasuko Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren menpe zuzenean, eta eginkizun hauekin:
a) Osasun barrutiko laguntzako jarduerak zuzentzea, prebentziokoak, sendatzekoak eta errehabilitaziokoak.
b) Osasun laguntzari, irakaskuntzari eta ikerkuntzari lotutako jarduerei buruzko jarraibideen proposamenak egin edo hartu eta gomendatzea, onets daitezen eta, onetsi ondoren, haiek administratzea.
c) Pazienteentzako laguntzari buruzko prozedurak ezarri eta administratzea laguntza prozesu orokorraren ikuspuntutik, prozesu horretan esku hartzen duten profesionalen berezko eskumena, erantzukizuna eta autonomia galarazi gabe.
d) Bere zuzendaritzako zerbitzuei esleitutako baliabide eta zerbitzuetan behar diren aldaketak proposatzea, kalitate eta eraginkortasun maila egokiak lortzeko.
e) Kalitate kontrol sistema eraginkor bat sortu eta mantentzea bere esparruan.
f) Langileek arau-hauste arinak egiteagatik diziplina espedienteak ireki eta ebaztea.
g) Bere eginkizunen esparruan, unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.
h) Bere zuzendaritzako zerbitzu, atal edo unitateetako buruekin batera, osasun laguntzaren kalitatea hobetzeko hurrengo urtean lortu beharreko helburuak ezartzea, gero kudeatzaileari igortzeko.
i) Barrutiko kudeatzaileari aholku ematea etengabe.
j) Bere jarduerak Zuzendaritza Batzordeko beste kideek betetzen dituztenekin koordinatzea.
k) Zerbitzu, atal eta unitateetako buruekin ahaleginak koordinatzea eta elkarri laguntzea, eta buru horiei laguntza funtzionala eskatu eta onartzea beren eskumeneko gaietan.
l) Gainerako zentro eta laguntzako mailetako zuzendariekin koordinatzea laguntzaren jarraitutasunaren gaineko proiektuak sustatu eta martxan jartzeko".
Hogeita hamahiru.–94 bis artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"94 bis artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzaren eginkizunak.
Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzak eginkizun hauek ditu:
a) Esparru jakin batean osasun laguntzako zereginak eta osasun laguntzaz kanpokoak zuzendu, koordinatu, planifikatu eta gauzatzea, atxikitzen zaizkion baliabideen bidez.
b) Bere menpeko zentroen jarduerak zuzentzea, prebentzio, sendaketa eta errehabilitazioaren arloko laguntzari dagokienez, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Barrutiko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzari atxikitako langileen eta baliabideen bitartez.
c) Laguntzaren prozesuaren jarraitutasuna bermatzeko behar diren jarduketak betetzea, Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialarekin eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gainerako osasun zentroekin koordinatuta, bai eta sektore soziosanitarioarekin eta osasun mentalaren sarearekin ere.
d) Bertaratu beharrik gabeko sail arteko kontsulten, telemedikuntzaren, erresoluzio handiko zirkuituen eta definitzen diren beste laguntzako modalitate batzuen plangintza operatiboa bere esparrura egokitzea.
e) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza Hobetzeko Plana sustatzea Osasun barrutiko osasun eskualde oinarrizkoetan osotara gara dadin.
f) Osasun barrutiaren esparruan garatzea Paziente kronikoei eta pluripatologikoei arreta emateko Estrategia, Estrategia Soziosanitarioa eta Osasun Planean aurreikusitako gainerako estrategiak.
g) Kalitate zientifiko-teknikoaren hobekuntza, eragimenarena eta segurtasunarena, humanizazioarena eta erabakitzeko ahalmenarena sustatzea oinarrizko osasun laguntzan.
h) Teknologian eta antolakuntzan berrikuntza sustatzea, bai eta garapen profesionala ere, ezartzen diren prestakuntza planen bitartez.
i) Laguntza, irakaskuntza eta ikerkuntzari lotutako jarduerei buruzko jarraibideen, prozeduren, funtzionamendurako arauen eta protokoloen proposamenak egin, hartu eta gomendatzea, haiek onesteko eta, onetsita direla, haiek administratzea, betiere horietan esku hartzen duten profesionalen berezko eskumena, erantzukizuna eta autonomia galarazi gabe.
j) Zuzendariordetzaren helburuen proposamenak, jarduketak eta urteko txostena prestatzea.
k) Zentro edo zerbitzuetako zuzendaritza edo arduradun hierarkikoekin laguntzaren kalitatea hobetzeko helburuak eta mota guztietako baliabideen beharrak ezartzea, Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari igortzeko.
l) Bere eginkizunen esparruan, unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.
m) Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari aholku ematea etengabe.
n) Osasun Administrazioaren ordezkari izatea Eskualde Oinarrizkoko Osasun Kontseiluetan, haren funtzionamendua bultzatuz.
ñ) Langileriaren arloan esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak, bere menpeko langileei dagokienez.
o) Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak agintzen dizkion bestelako eginkizunak".
Hogeita hamalau.–99.1 artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"1. Batzorde Tekniko Asistentziala Osasun Barrutiko Zuzendaritza Batzordeari aholku emateko organoa da. Kide hauek osatua egonen da:
Berezko kideak:
–Osasun barrutiko kudeatzailea, edo berak eskuordetzen duen pertsona, batzordeburua izanen dena.
–Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burua.
–Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea.
–Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua, idazkari arituko dena.
–Osasun Barrutiko Harreraren arduraduna.
–Osasun Barrutiko Gizarte Laguntzaren eta Eriarentzako Arretaren unitateko arduraduna.
Kide hautetsiak:
–Laguntzako zerbitzu, atal eta unitate burutzen ordezkari bat.
–Fakultatibo espezialista albokoen ordezkari bat.
–Fakultatibo egoiliarren ordezkari bat.
–Ospitaleko erizaintza unitateetako burutzen ordezkari bat.
–Ospitaleko osasun arloko langile tituludunen ordezkari bat.
–Osasun Barrutiko osasun arloko langile titulugabeen ordezkari bat.
–Oinarrizko osasun laguntzako taldeetako zuzendarien ordezkari bat.
–Oinarrizko osasun laguntzako taldeetako familia medikuen ordezkari bat.
–Oinarrizko osasun laguntzako taldeetako osasun arloko langile tituludunen ordezkari bat".
Lehen xedapen gehigarria.–Zerbitzuak kentzea eta beheragoko unitateak berratxikitzea.
1. Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzua kentzen da.
2. Nafarroako Ospitaleguneko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua kentzen da.
3. Tuterako Osasun Barrutiko Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzua kentzen da.
4. Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua kentzen da. Beherako unitateak Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzari atxikitzen zaizkio.
5. Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentziala kentzen da. Beherako unitateak Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari atxikitzen zaizkio.
Bigarren xedapen gehigarria.–Izen aldaketak.
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuetan Nafarroako Ospitaleguneari egiten zaizkion aipamen guztiak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari egiten zaizkiola ulertuko da, eta izen hori aldatu eginen da.
2. Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuak Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzua izena hartu du.
3. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak Kudeaketari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua izena hartu du.
4. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuak Kudeaketa Ekonomikoaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzua izena hartu du.
5. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen Zuzendariordetza Asistentzialak Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen Zuzendariordetza Asistentziala izena hartu du.
6. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zainketen zuzendariordetza hauek izena aldatu dute:
–Zainketa Anbulatorioen eta Diagnostikoan Laguntzeko Zuzendariordetzak Prozesu Kirurgikoen, Kritikoen eta Urgentziazkoen Zainketen Zuzendariordetza izena hartu du.
–Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen Zuzendariordetzak Prozesu Diagnostikoen Zainketen, Garapenaren eta Berrikuntzaren Zuzendariordetza izena hartu du.
–Ospitalizazioko eta Urgentziazko Zainketen Zuzendariordetzak Ospitalizazioaren eta Prozesu Anbulatorioen Zainketen Zuzendariordetza izena hartuko du.
Hirugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak.
Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:
Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko zerbitzuburua zena Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko zerbitzuburua da.
Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako zerbitzuburua zena Tuterako Osasun Barrutiko Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko zerbitzuburua da.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zerbitzuburua zena Kudeaketari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zerbitzuburua da.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Kostuaren Kontrol eta Analisirako zerbitzuburua zena Kudeaketa Ekonomikoaren Kontrol eta Analisirako zerbitzuburua da.
Zainketa Anbulatorioen eta Diagnostikoan Laguntzeko zuzendariordea zena Prozesu Kirurgikoen, Kritikoen eta Urgentziazkoen Zainketen zuzendariordea da.
Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen zuzendariordea zena Prozesu Diagnostikoen Zainketen, Garapenaren eta Berrikuntzaren zuzendariordea da.
Ospitalizazioko eta Urgentziazko Zainketen zuzendariordea zena Ospitalizazioaren eta Prozesu Anbulatorioen Zainketen zuzendariordea da.
Laugarren xedapen gehigarria.–Iruñeko Espetxeko Osasun Laguntzako Taldeari aplikatu beharreko araubidea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuetan oinarrizko osasun laguntzako taldeei egindako aipamenak Iruñeko Espetxeko Osasun Laguntzako Taldeari ere egindakotzat hartu behar dira, taldearen izaeratik eratorritako berezitasunekin, eta betiere izaera berezi horrekin bateragarria bada.
Azken xedapena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2023ko azaroaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2316112
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
