1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
176/2023 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 9/2023 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez onetsi egin zen funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2023-2024 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura.
Hezkuntzako zuzendari nagusiak urtarrilaren 25ean emandako 9/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2023-2024 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura.
Gerta litezkeen gorabeherak kontuan hartuta, egokitzat jotzen da aukera ematea Hezkuntza Departamentuak prozesuaren faseetarako ezarritako epeak alda ditzan, behar bezala justifikatutako bat-bateko inguruabarrak gertatuz gero.
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 9/2023 Ebazpena aldatzea.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 9/2023 Ebazpena aldatzea, bosgarren oinarriari 5.6 atala gehitzeko, honela idatzita:
"5.6. Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du prozesuaren faseetarako ezarritako epeak aldatzea, behar bezala justifikatutako bat-bateko inguruabarrak gertatuz gero."
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 17an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2315686