243. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

7258E/2023 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimendu egiten baita enplegu eta prestakuntzako programa mistoak 2023., 2024. eta 2025. urteetan eta Nafarroako Foru Komunitatean lurraldean bakarrik gauzatzeko dirulaguntzen deialdiaren gastua, eta aldatu egiten baita irailaren 8ko 5759E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia. DDBN: 715070.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 8an emandako 5759E/2023 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzen deialdi bat onetsi da langabeei zuzendutako enplegu eta prestakuntzako programa mistoak gauzatzeko 2023., 2024. eta 2025. urteetan eta Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik.

Ikusirik baimendutako aurrekontu-zuzkidurarekin ezinezkoa dela eskari guztiari erantzutea, Nafarroako Gobernuak erabaki du 707.735,16 euro gehitzea langabeei zuzendutako enplegu eta prestakuntzako programa mistoak 2023., 2024. eta 2025. urteetan eta Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik gauzatzeko deialdirako, lantegi eskolak garatzeko.

Erabilgarri dagoen kreditua hobeki aprobetxatzeko, bidezkoa da deialdia aldatzea, batetik, eskaerak berregiteko aukera emateko, eta, bestetik, emakida gehiago ahalbidetzeko, kreditu liberaturik balego.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi horretan baimendutako gastuari 707.735,16 euro gehitzeko baimena ematea, lantegi eskolak garatzeko, 2023ko gastu-aurrekontuko "Lantegi Eskolen programak eta Berariazko Programak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002-96200-4819-242200 partidaren kontura.

2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 8ko 5759E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarriak aldatzea, 10. oinarriari puntu hauek gehituz:

"5. Emakida horien ondoren erabilgarri gelditzen den aurrekontu-kreditua zerrendako azken entitateak eskatu duen zenbatekoa baino txikiagoa bada, horren berri ematen ahalko zaio, eta aukera izanen du eskaera berregiteko.

6. Deialdia gauzatzeko epearen barruan kreditua askatzen duen uko-egiteren bat badago, unitate kudeatzaileak beste emakida bat proposatzen ahalko du, eskaeren sarrera-ordena errespetatuz, eskaerak aurkezteko beste aldi bat ireki beharrik gabe."

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko azaroaren 13an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2316032