241. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2024rako zerga-tasak

Ablitasko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea zerga-tasen, tasen, prezio publikoen eta abarren bidez lortutako diru-sarreren arauketa, zeinak 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen baitu.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu, eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (15/2002 Legearen bidez aldatua).

Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Ablitasen, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2315689