241. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

27E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Arakilgo Arau Subsidiarioen aldaketa egituratzailea, Errozko 6. poligonoko 336. eta 358. lurzatietako lurzoruaren sailkapenari buruzkoa. Sustatzailea Ostagorri SL da.

Arakilgo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea U-32R exekuzio-unitate berri bat mugatzea da. indarrean dauden Arakilgo Arau Subsidiarioen arabera, unitate horrek hartuko dituen lurren zati bat hiri-lurzoru gisa sailkatuta dago, eta beste bat produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin gisa. Bi lursail horien sailkapena aldatuko da, biak ala biak lurzoru urbanizagarri bihurtzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 981E/2022 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen Arakilgo Arau Subsidiarioak Errozko 6. poligonoko 336. eta 358. lurzatietan aldatzeari buruz, ingurumenean eraginik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2022ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari helduz.

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Arakilgo Arau Subsidiarioen aldaketa egituratzailea, Errozko 6. poligonoko 336. eta 358. lurzatietako lurzoruaren sailkapenari buruzkoa. Sustatzailea Ostagorri SL da.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Arakilgo Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2315466