240. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Informazio batzordeetako lehendakaritzak eskuordetzea

Ikusirik Alkatetzaren ekainaren 28ko 461 Ebazpena, bai eta informazio batzorde hauetako lehendakariak izendatzeko proposamenak ere: Erronka Kulturala; Ekitatea, Osasun Komunitarioa eta Gizarte Ekintza; eta Gobernantza Kooperatiboa, Hirigintza eta Toki Garapena.

Bat etorriz xedaturik dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125 artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Jon Garai Vales zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea izanen da udala gobernatzeko eta arloak koordinatzeko eginkizunak betetzeko dedikazio esklusiboa izanen duen udalbatzako kidea, alkateaz gainera.

Bigarrena.–Kasuan kasuko informazio batzordeetan egindako proposamenekin bat etorriz, informazio batzorde hauen lehendakaritza jarraian adierazten diren zinegotziei eskuordetzea:

–Kultura Erronkako Batzordea: Carlos Jiménez Sarasa.

–Ekitate, Osasun Komunitario eta Gizarte Ekintza Batzordea: Jon Garai Vales.

–Gobernantza Kooperatiboko, Hirigintzako eta Toki Garapeneko Batzordea: Jon Garai Vales.

Eskuordetze horien berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, aipatutako zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Antsoainen, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2315670