240. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak aldatzea eta dedikazio esklusiboa duen zinegotzia izendatzea

Ikusirik Alkatetzaren ekainaren 28ko 461 Ebazpena, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzen dituena.

Ikusirik Osoko Bilkurak 2023ko urriaren 25ean hartutako akordioa, zeinaren bidez onetsi baitzen udalbatzako kide batek udal gobernuko eginkizunetarako dedikazio esklusiboa izatea, bai eta haren ordainsarien araubidea ere.

Bat etorriz xedaturik dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. eta 75. artikuluetan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125 artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatzea. Lehendakariaz gain, kide hauek izanen ditu:

–Jon Garai Vales.

–Silvia Miranda Iriarte.

–Carlos Jiménez Sarasa.

–José Javier Andueza Garcés.

Ebazpen honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, izendatutako zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bigarrena.–Jon Garai Vales zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea izanen da udala gobernatzeko eta arloak koordinatzeko eginkizunak betetzeko dedikazio esklusiboa izanen duen udalbatzako kidea, alkateaz gainera.

Antsoainen, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2315669