1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
946E/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez formulatzen baita NASUVINSAk sustatutako ingurumen-txosten estrategikoa, Lodosako jarduera ekonomikoen arloaren Eragin Sektorialeko Plan Sektoriala aldatzeari buruzkoa.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.
Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa deskribatzea:
Aldaketaren helburua da berriz definitzea Udalez gaindiko Plan Sektorialaren jarduera-eremua (2008tik dago indarrean), eta, hartarako, azalera osoa murriztea eta zehaztapen egituratzaile eta xehatuak definitzea, txikiagoa izan dadin azkenean ordenatuta eta egikaritzeko moduan gelditzen den azalera eta gaur egun dagoen industria-lurzoruaren eskarira egokitu dadin.
Orotara 24 hektarea inguruko azken azalera planteatzen da, hau da, eremua % 73 murriztea. Lurzati hauek bilduko dira behin betiko lurzoru urbanizagarriko eremu berrian, osorik edo partzialki: Lodosako 11. poligonoko 131, 157, 172, 556, 892, 893, 894, 895, 896, 897, 898, 899, 900, 901, 902, 903, 904, 907, 908, 934, 935, 936, 937, 938, 939, 940, 941,942, 943, 944, 945, 946, 947, 948, 952, 953 eta 964 partzelak, bai eta Lodosako 14. poligonoko 598 partzela ere.
Baztertutako lursailak 20. iraganbidearen iparraldeko nekazaritza-lursailak dira, eta horien artean dago Velasco dorrea interes kulturaleko ondasuna eta eremu babestua. Hegoalderantz, berriz, lur-zerrenda bat, Ebroko autobidearen ondoan (AP-68). Memorian adierazten denez, urbanizaezin gisa jasoko dira lurzoru horiek Udal Plan Orokorrean, egin beharreko aldaketa egin ondotik.
Aurreikusitako antolamenduari dagokionez, proposamena sektore bakar bat ezartzea da, bi egikaritze-unitaterekin: 1-EU (15,6 ha) eta 2-EU (7,87 ha), biak ala biak zenbait dimentsiotako lurzatiak hartzeko diseinatuak. Bi unitateak lotzeko, 4,8 ha-ko berdegune handi bat izanen da erdian, zeina tarteka bideratutako ibilgu txiki baten ibarbidetik barna hedatzen baita. Era berean, bigarren berdegune bat ere aurreikusten da, 2 hektareakoa, zeinak hegoaldetik inguratzen baitu eremua, hasi mendebaldeko muturretik eta NA-123 errepidean sartzeko biribilguneraino.
Trenbideari atxikita, eutsi egiten zaio trenen bazterbide gisa erabiltzen den espazio balioaniztunari (2. LAP). Eremu hori lurzoru urbanizaezineko lur-zerrenda batek zeharkatzen du, eta handik igaroko da altxonbidea. Abelbideei dagokienez, 20. iraganbidea poligonoaren kanpoko perimetrotik berrezartzeaz gainera, uraskaren igarobidearekin lotzeko adar berri bat sortzen da, eta babestu beharreko lurzoru urbanizaezin gisa gelditzen dira sailkatuta.
Ingurumen-ebaluazioa. Azterketa teknikoa:
Proposatutako eremu berriari dagokionez, inpaktu positiboa da 65,6 ha-ko desklasifikazioa; izan ere, eutsi eginen zaio lurren nekazaritza-balioari, eta saihestu eginen dira urbanizazio-prozesuen bidezko erabilera-aldaketak.
Aldaketak proposatzen duen aldaketa nabarmenetako bat euri-uren kudeaketarekin lotuta dago. Indarrean dagoen Udalez gaindiko Plan Sektorialak uraldiak putzuen bidez ijeztea aurreikusten zuen, urak ubidearen bidez ateratzeko. Alabaina, aldaketak kendu egiten ditu putzuak. Eremua murrizteak sortutako jariatze-uren bolumena nabarmen aldatzea eragiten duen arren, eremu urbanizagarriak azalera handia du euri-uren kudeaketari heltzeko. Ildo horretan, Lurralde Antolamenduko Planaren (5. LAP) 69. artikuluak euri-uren arloko lurralde-irizpideak ezartzen ditu, eta definitzen du 10 hektareatik gorako garapen berriek nahitaez egin behar dutela drainatze jasangarriko azterlana. Klima-aldaketara egokitzeko eta haren arriskuak arintzeko neurri gisa, drainatze jasangarriko hiri-sistemak ezartzeak badu arau-esparru bat, hain zuzen ere, 5. LAPetik, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legetik eta Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendutik eratorria.
Euri-uren kudeaketa berdeguneen (6,8 ha) eta lehendik dagoen ibilguaren diseinuarekin eta kudeaketarekin lotuta dago, bai eta espazio publikoen iragazkortasunarekin ere (hala nola aparkalekuenarekin). Berdeguneak ezartzeko, beraz, kontuan hartuko dira gune horiek industria-eremu osoari dagokionez duten kokapena eta funtzioa. Hau da, drainatze jasangarriko hiri-sistemaren elementu funtzional gisa, ubidearen ingurumena lehengoratzeko espazio gisa, ibilgu ireki gisa (ertzetan zuhaitzak eta zuhaixkak landatuta, hala nola Tamarix, Salix...), bai eta lurzoru urbanizagarriaren ertzak bisualki integratzeko eremu bat ere. Nolanahi ere, berdeguneen diseinuaren xedea izanen da bero-boladen maiztasuna eta iraupena areagotzearen ondorioak arintzea (horretarako, itzalguneak jarriko dira espazio publikoetan), bai eta eremuko konfort akustikoa hobetzea ere.
Azpiegitura nagusiekiko loturei dagokienez (sare elektrikoa, hornidura eta saneamendua), adierazi behar da trazadura orientagarriak direla, behin betikoak dagozkien ingurumen-izapideen mende gelditzen baitira. Bestalde, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2010eko ekainaren 18an Udalez gaindiko Plan Sektorialaren testu bateginari buruz egindako txostenean adierazi zuen bezala, prebentzio-neurriak ezarriko dira hornidura-sarearen lehen 500 metroetan, Valdemuñecako ihitokian eraginak saihesteko, bai eta ibilguen bidegurutze guztietan ere.
Iparraldeko biribilgunea jada egikarituta dago, eta ez da sartzen aldaketaren eremuan. Beraz, gomendagarria da, industria-eremuko bidearen parte izaki, eremu horretara eranstea edo lurzoru emankorra lehengoratzea (partzialki edo osorik).
Argiei dagokienez, nahitaez bete beharko da 1890/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, kanpoko argiteria instalazioetako energia-efizientziari buruzko erregelamendua eta EA-01etik Ea-07ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
Espedientean jasota dago Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren 2023ko uztailaren 5eko aldeko txostena –zenbait baldintzarekin emana–, abelbideei dagokienez.
Aldaketaren ezaugarriak eta eragindako eremua ikusita, Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazten du behar bezala gauzatu dela ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta aldeko ingurumen-txosten estrategikoa egitea proposatzen du, zenbait baldintzarekin.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Aldeko ingurumen-txosten estrategiko formulatzen zaio NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatutako Lodosako jarduera ekonomikoen arloaren Eragin Sektorialeko Plan Sektoriala aldatzeari, aintzat harturik ez duela sortzen ingurumen-inpaktu nabarmenik eta aintzat harturik, orobat, neurri hauek hartu behar direla kontuan:
–Urbanizazio prozesuan, gainazal iragazkorrak maximizatuko dira iragazgaitzen aurretik, eta saihestekoa izanen da lurzoruaren zigilatze masiboa, ahalik eta gutxien eragiteko uraren ziklo naturalean. Hori berdeguneetan eta aparkaleku publikoetan aplikatu behar da bereziki, haietan lehenetsiko baita zoru iragazkorrak ezartzea, baita landaketak eta ereiteak sustatzea ere. Alde horretatik, drainatze jasangarriko hiri-sistemak ezarriko dira ahal den tokietan, eta elementu funtzional interesgarri gisa sartuko dira berdeguneak eta lehendik dagoen ibilgua.
–Ubidea ibilgu ireki gisa mantenduko da, espezie autoktonoz eta landarez estalitako lur-ezpondekin, bereziki errepidearekiko bidegurutzean behera (x=576.068 * y=4.691.704 koordenatu-puntua).
–Udalez gaindiko Plan Sektorialaren eremutik kanpoko azpiegitura nagusietara konektatzeko, haiei dagokien ingurumen-izapidea bete beharko da. Hornidura-sarearen kasuan, prebentzio-neurriak ezarriko dira lehen 500 metroetan, Valdemuñecako ihitokiari kalterik ez eragiteko, bai eta ibilguen bidegurutze guztietan ere.
–Argiei dagokienez, nahitaez bete beharko da 1890/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, kanpoko argiteria instalazioetako energia-efizientziari buruzko erregelamendua eta EA-01etik Ea-07ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena. Eta, zehazki, argi puntuek igorritako goiko hemisferioaren gehieneko fluxuak % 5 edo gutxiago izanen dira kanpoko argiteriako argi puntu guztietarako (EA-03 jarraibide tekniko osagarria, 1.1 apartatua "Argi emisioen mugak"). Gomendatzen da argi zuri-urdinxka igortzen duten lanparak saihestea, eta sodio-lurrunezko lanparak erabiltzea, LED-anbarra (argi zuria edo horia), edo 440 nm-tik beherako uhin-erradiazioa iragaztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2315585