240. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkateak bereganatzea Kirolaren eta jarduera fisikoaren informazio batzordeko burutza

Zizur Nagusiko alkateak 1452/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko azaroaren 6an. Hona hemen ebazpenaren testua:

Alkatetzak, dekretu bidez, Iñaki Ayerra Iturain jaunari eskuordetu zion Kirolaren eta jarduera fisikoaren informaziorako eta jarraipenerako udal batzorde iraunkorraren burutzaren eskudantzia, honako hauek aintzat harturik: Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluak eta aipatu batzordeak 2023ko uztailaren 5eko bilkuran egindako proposamena.

Iñaki Ayerra Iturain ez dagoenez, ezin izanen du informazio batzorde horren hurrengo bilkurarako deialdia egin, ezta bertako buru izan ere.

Hori dela eta, egokitzat jotzen da alkateak eskuordetutako burutza bereganatzea, Kirolaren eta jarduera fisikoaren informaziorako batzordeak funtzionamendu zuzena izate aldera.

Kontuan harturik Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. eta 125. artikuluak eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Kirolaren eta jarduera fisikoaren informaziorako eta jarraipenerako udal batzorde iraunkorraren burutza, 2023ko azaroaren 7ko bilkurarako.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluari. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

3. Udalbatzari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zizur Nagusian, 2023ko azaroaren 7an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2315732