2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena
Ziordiko Udalak, 2023ko urriaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Ziordiko Udalaren hirigintza-planeko eraikingintza-ordenantzaren 39., 73., 78., 79., 83., 88. eta 89. artikuluak.
Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ziordian, 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2315933