240. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako dirulaguntzak. Deialdiaren laburpena. 2023-2024ko ikasturtea

DDBN (Identif.): 727333.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa dirulaguntzen datu-base nazionalean aurki daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/727333).

Iruñeko Udalak Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko dirulaguntzetarako deia egin du, 2023-2024ko ikasturterako, banakako ebaluazio-araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat. Argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/) kontsultatzen ahal da.

Zinegotzi ordezkariaren 2023ko azaroaren 9ko 4/2023 RED Ebazpenaren bidez onetsi da.

Lehena.–Xedea.

Dirulaguntzak emateko prozesua arautzea, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan 2023-2024ko ikasturtean jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin daitezen, betiere deialdi honen B.3) apartatuan xedatutako baldintzak eta betebeharrak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Deialdiaren helburua.

Deialdi honen helburua da Iruñeko ikastetxeetako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko ekinbideei babesa ematea eskola-curriculuma osatzeko ikastetxeetan egindako jardueren bidez, eta aisia-programen garapena sustatzea, diruz lagunduta hala jarduera osagarriak nola eskolaz kanpokoak egitea, 2023-2024ko ikasturtean, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, eta baita Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan zein Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeetan ere, izan publikoak, izan itunduak.

Hirugarrena.–Dirulaguntzen xede izaten ahal diren jarduerak egiteko baldintzak eta epea.

Deialdi honen babesean dirulaguntzen xede izaten ahalko dira Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan, Hezkuntza Bereziko zentroetan eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan 2023-2024ko ikasturtean zehar (2023ko irailetik 2024ko ekainera) eginiko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

Jardueretan ikasleek hartu beharko dute parte, eta ikastetxeko irakasleek zuzenduko dituzte. Dirulaguntza honen xede diren jarduerak Iruñeko Udalak % 100ean diruz lagunduko ditu eta doakoak izanen dira ikasle guztientzat.

Ezin izanen dute dirulaguntzarik jaso deialdi honen babesean, honako hauek:

–Udalaren edo Nafarroako Gobernuaren programetan edota deialdietan sartutako jarduerak.

–Curriculumaren edozein gairi buruzko ikaskuntzan laguntza emateko modu erregularrean ematen diren eskolak edo jarduerak, edo curriculumekoak ez diren beste batzuk, hala nola mekanografia, informatika eta abar.

–Kanpaldiak, ikasketa-bidaiak, gai bati buruzko asteak eta, oro har, bi eskola-egun eta gau bat baino gehiago hartzen dituzten bidaiak oro.

Laugarrena.–Deialdiaren gehieneko zenbatekoa guztira.

175.760,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia.

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es/eu) argitara emandako "eskabide orokorra eta erregistro elektronikora bidaltzea" delako izapidearen bidez. Izapide horri deialdi honetako G.4 apartatuan aipatutako agiriak erantsi behar zaizkio.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun natural (20), deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Aipatutako epetik at aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

Zazpigarrena.–Eskaerak eta agiriak nola aurkeztu.

Eskaerak interesdunak edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik aurkeztutako eskabide bidez egin behar dira, deialdi honen I. eranskineko ereduarekin bat. Eskaerarekin batera, deialdi honen G.4) apartatuak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen delarik, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, bertan adieraziz noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, ez badira bete bost urte baino gehiago agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Dirulaguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

Zortzigarrena.–Dirulaguntzen xede izaten ahal diren gastuak egiteko epea:

2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 21era bitarte.

Bederatzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.

2024ko ekainaren 30a bitarte.

Iruñean, 2023ko azaroaren 9an.–Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko zinegotzi ordezkaria, Carlos Casimiro Salvador Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2316125