240. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2023ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa, zeina argitaratu baitzen 2023ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ekoan.

Jendaurrean egoteko epean ez da alegaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, behin betiko onesten da 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Orbaizetan, 2023ko azaroaren 8an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

PLANTILLA ORGANIKOA ETA LANGILEEN ZERRENDA

1. Funtzionarioak: idazkaria. A maila. Orbaizetako eta Orbarako Udalen Batasuna. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %27,88. Egoera: hutsik. Aldi baterako betea, administrazio-kontratu bidez: Edurne Eginoa Antxo (antzinatasuna Administrazioan: 1995-10-22), zerbitzu berezietan: ordezkapena; Iñigo Zabalza Landa. Egoera: jardunean.

2. Lanaldi partzialeko (%87,50) lan-kontratu mugagabeko langile ez-finkoak: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Daniel Eginoa Landa. Lanpostuko osagarria: %17. Antzinatasuna Administrazioan: 2022-02-17. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2315754