240. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKUKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 9an, 2023ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, 2023ko urtarrilaren 30ean behin betiko onetsi da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hori dela eta, aipatutako foru legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 15.750,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 400,00 euro.

Gastuak, guztira: 16.150,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.570,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 59.359,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 66.029,00 euro.

Ibirikun, 2023ko azaroaren 6an.–Kontzejuko burua, Miren Elkarte Irigibel.

Iragarkiaren kodea: L2315721