240. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRIKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Etxabarriko Kontzejuak, 2022ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontzejuaren 2023. urteko aurrekontua. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu da aipatu aurrekontua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.255,27 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 15.370,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 2.490,98 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 19.135,98 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 14.008,61 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.940,00 euro.

Gastuak, guztira: 15.948,61 euro.

Etxabarrin, 2023ko azaroaren 8an.–Kontzejuko burua, Ignacio Galdeano Ancin.

Iragarkiaren kodea: L2315767