240. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAIZKO UDALA

Ur horniduraren tasak arautzen dituen Araizko Udalaren ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2023ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, Araizko Udalaren Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behineko hartutako erabakia behin betikoa izanen da.

Araitzen, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2316016