240. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udalkideen ordansarien eta dedikazioaren araubidearen aldaketa. Onespena

Antsoaingo Udalak, 2023ko urriaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, udalkideen ordainsarien eta dedikazioaren araubidearen aldaketa onetsi zuen.

Ikusirik udalkideen dedikazioen, ordainsarien eta diru-esleipenen araubideari buruzko akordioa 2023-2027 legegintzaldirako, zeina Udalak onetsi baitzuen 2023ko uztailaren 3an egindako osoko bilkuran.

Kontuan harturik alkatetzak proposatu duela udalkideen ordainsarien eta dedikazioaren araubidea aldatzea, eta ikusirik kontu-hartzailetzaren abuztuaren 18ko txostena, non egiaztatzen baita aldaketa hori finantzatzeko nahikoa kreditu dagoela.

Ikusirik Informazio Batzordeak ontzat eman duela gai hori osoko bilkurara eramatea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluak ezartzen duenez, osoko bilkurari dagokio udalkideen ordainsariak, kalte-ordainak eta bilkura-sariak zehaztea, bai eta dedikazio esklusiboan betetzen ahalko diren udalbatzako karguen zerrenda ere, aintzat hartuta Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikulua,

ERABAKI DA:

1. Alkatearen dedikazioaren eta ordainsarien araubidea ezartzea, osoko bilkurak 2023ko uztailaren 3an ezarritakoari jarraikiz. Horrez gainera, zinegotzi baten dedikazio esklusiboa ezarri da, zeina zinegotzitzetan arituko baita. Zinegotzi horri alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta udalbatzak ordainduko du behar den enpresa-kuota. Urtero 33.000 euro gordin irabaziko ditu.

2. Honako udal organoetara joateagatiko sarien araubidea aldatzea: osoko bilkurak, tokiko gobernu batzarrak eta informazio batzordeak. Hala, aurrerantzean sari hauek ordainduko dira:

–Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta informazio batzordeetako burutzak: 575 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.150 euro bi hilean behin.

–Gainerako zinegotziak: 400 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 800 euro bi hilean behin.

Benetan joateagatiko bilkura-sari horiei PFEZeko atxikipena eginen zaie.

3. Dedikazioa duten udalkideen eta dedikazioa duten behin-behineko langileen ordainsariak urtero eguneratuko dira, Antsoaingo Udalaren zerbitzura dauden gainerako langileenak eguneratzen diren modu berean. Bilkuretara joateagatiko sariak 2023ko ekainaren 17tik aurrera izanen dira eraginkorrak, eta akordioaren 1. puntuan ezarritako dedikazio esklusiboa, berriz, Gizarte Segurantzan alta ematen zaion egunetik aurrera.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Antsoainen, 2023ko azaroaren 7an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2315735