24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-EXT-76

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko ur komisarioak 2022ko uztailaren 12an erabakita, ofizioz eman zaio hasiera ur aprobetxamendu baten emakidarako eskubidea azkentzeko espedienteari, iraungita dagoelako. Hauek dira aprobetxamenduaren.

Ezaugarriak:

Titularra: Gumersindo Zabalza Imaz.

Xedea: ureztaketak egiteko emandako azaleko uren emakida bat azkentzea. (2003-A-141).

Ur-ibilgua: Salado ibaia.

Hargunearen koordenatuak: UTMX: 589211 UTMY: 4.725.174 (Datum: ED50).

Alderdia: Olibeta (10. poligonoko 350. katastro-lurzatia).

Udalerria: Zirauki (Nafarroa)

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,009 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2004ko irailaren 23ko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 41. liburukia, 55. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2022ko abenduaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2217844