24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Iñaki Elías López jauna Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari atxikita dago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusian.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Osasun Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Iñaki Elías López jauna Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari atxikita dago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusian. Izendapenak 2023ko urtarrilaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 23an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2301134