24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-EXT-67

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko ur komisarioak 2022ko uztailaren 12an erabakita, ofizioz eman zaio hasiera ur aprobetxamendu baten emakidarako eskubidea azkentzeko espedienteari, iraungita dagoelako. Hauek dira aprobetxamenduaren.

Ezaugarriak:

Titularra: Maria Asuncion Gonzalez De Miguel.

Xedea: ureztaketarako ur publikoen aprobetxamendu baten emakida azkentzea (2002-A-174).

Ur-ibilgua: Bueno (Ega ibaia).

Koordenatuak: UTMX: 573834 UTMY: 4.714.074 (Datum: ED50).

Alderdia: Ezkibel.

Udalerria: Arroitz (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,003 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2005eko urtarrilaren 28ko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 42. liburukia, 92. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2022ko abenduaren 9an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2217378