24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, kirol teknikariaren lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Izarbeibarko Kirol eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak maiatzaren 11n emandako 2/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen deialdi bat lehiaketa bidez betetzeko kirol teknikariaren lanpostu bat. Deialdi hori argitaratu zen 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an.

Izarbeibarko Kirol eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren abenduaren 16ko 6/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Izangaien baremazioa amaitu ondoren, akta bidez argitaratu zen, abenduaren 21ean, merezimendu-lehiaketaren behin-behineko baremazioa, eta abenduaren 30eko aktaren bidez, behin betiko balorazio-zerrenda. Akta horretan, 10 egun balioduneko epea ireki zen deialdiaren 9. oinarriko betekizunen frogagiriak aurkezteko.

Eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztu ondoren, eta izangaiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, izendapena egin eta dagokion lanpostu hutsa esleituko da, Izarbeibarko Kirol eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren urtarrilaren 18ko 2/2023 Ebazpenaren bidez.

EBATZI DUT:

1. Asier Galarza Iriarte funtzionario izendatzea, eta Izarbeibarko Kirol eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko plantilla organikoko 8. plaza esleitzea, kirol teknikariaren lanpostua bete dezan. Lanpostuaren jabetza hartu beharko du 2023ko otsailaren 1ean.

Garesen, 2023ko urtarrilaren 18an.–Mankomunitateko burua, Gema Los Arcos Ansorena.

Iragarkiaren kodea: L2301074