24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, Mankomunitateko buruak, 2023ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Esperanza Royo Torres izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia familia-langilearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia argitaratu zen 2022ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Mendabian, 2023ko urtarrilaren 19an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2301044