24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITURMENDI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko. Izendapena

Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 5eko 1. ebazpenaren bidez, eta Iturmendiko Udalerako zerbitzu anitzetako enplegatu bat hautatzeko proben epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat, Javier Almirantearena Legaz zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzen da, Iturmendiko Udalean jardun dezan, hura baita, gainditu dutenen artean, puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaia.

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iturmendin, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2300912