24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

342/2022 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Galarko udal mugartean goi-tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, bai eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen ere.

2022ko irailaren 5ean, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56. artikulura artekoetan xedatutakoarekin bat etorriz, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eskatu zituen, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11401 (Erref.: 2022-050 GES2A Obra 101098198).

–Instalazioaren tokia: Galarko udal mugartea.

–Helburua: dauden azpiegitura elektrikoen konexioa.

–Ezaugarri teknikoak: "Cordovilla-Cable 1" 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbiderako proiektua, 5. eta 8. euskarrien artean, lurperatzeko. Proiektuak ukitzen dituen P.I. CORDOVILLA 1 eta P.I. CORDOVILLA 2 transformazio zentroen erreforma. Honako jarduketa hauek eginen dira:

–Lur azpiko trazadura eraikitzea, "Cordovilla-Cable 1" eta "CTRA ZARAGOZA 41 TZ" (180900340) eta "SOLANDA (CORDOVILLA) TZ" konektatzeko (180000230), bai eta "P.I. Cordovilla 1" (180013540) eta "P.I. Cordovilla 2" (180015300) transformazio zentroak konektatzeko ere, lur azpiko erdi-tentsioko linea batekin, irteera eta sarrera azken bi zentro horietan daudela.

–"P.I Cordovilla 1" eta "P.I Cordovilla 2" transformazio zentroen erreforma.

–13,2 kV-eko aireko lineako zirkuitu bikoitza desmuntatzea: zerbitzuan dagoen 3006-03 "Cordovilla-Cable 1" eta zerbitzuz kanpo dagoen 3006-01 "Cordovilla-Circ. Oeste", desmuntatu beharreko 5. euskarritik 8. euskarrira, Cordovillako industrialdean.

–Exekuzio materialaren aurrekontua: 116.002,73 euro.

Betetzeko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, hogeita hamar egunez jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, proiektua eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatzarekin batera. Horretarako, iragarki bat argitaratu zen 2022ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 29koan, baita Diario de Navarra egunkarian, 2022ko irailaren 30ekoan, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean ere.

Halaber, dokumentazioa Galarko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea dago espedientean.

Jendaurreko epea bukatuta, alegaziorik bat ere ez zen jaso.

Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, kontsulta egin zitzaion Galarko Udalari, bera baita ukitutako erakunde bakarra, 30 eguneko epean adieraz zezan eskatutako baimenarekin ados edo haren aurka zegoen, eta bidezkoak ziren baldintza teknikoak ezar zitzan.

2022ko azaroaren 7an, udalak erantzun zuen hiri-lurzoru finkatuan barna igarotzen den sare tartearen aldeko hirigintzarekiko bateragarritasunari buruzko txosten batekin, eta adierazi zuen lurzoru urbanizagarriko tartean obretarako udal lizentzia behin-behineko lizentzia gisa izapidetu beharko dela. Horrez gain, adierazi zuen lizentziarako baldintza izanen dela zoladura behar bezala lehengoratzea, obra sustatu duen enpresaren kargura betiere. Txostena 2022ko azaroaren 11n igorri zitzaion sustatzaileari eta hark erantzun du onartzen duela.

Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendak ez du aldaketarik izan izapidetzeko prozesuan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen bera da.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera gauzatu beharko dira, eta honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti-fauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Galar zendeako Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 23an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2217720