24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

341/2022 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Ribaforadako udal mugartean goi-tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, bai eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen ere.

2022ko abuztuaren 19an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56. artikulura artekoetan xedatutakoarekin bat etorriz, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eskatu zituen, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11397 (Erref.: 2021-164 Hemag Obra 101033615).

–Instalazioaren tokia: Ribaforadako udal mugartea.

–Helburua: dauden azpiegitura elektrikoen konexioa.

–Ezaugarri teknikoak: lur azpiko erdi-tentsioko linea berri baterako proiektua, "4642 L05 Ribaforada-Ablitas", 5313. euskarriaren eta "C.M. RUIZ" transformazio zentroaren artean (180630070). Linea berria 13,2 kv-ekoa izanen da, aluminiozko HEPRZ1 12/20 kV 3(1x240) mm² Al + H16 motako eroalearekin, 884 metroko luzera duen kanalizazio berri batean.

–Exekuzio materialaren aurrekontua: 120.344,21 euro.

Betetzeko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, hogeita hamar egunez jendaurrean jarri zen I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, proiektua eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatzarekin batera. Horretarako, iragarki bat argitaratu zen 2022ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 15ekoan, baita Diario de Navarra egunkarian, 2022ko irailaren 16koan, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean ere.

Halaber, dokumentazioa Ribaforadako Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea dago espedientean.

Jendaurreko epea bukatuta, alegaziorik bat ere ez zen jaso.

Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, kontsulta egin zitzaion Ribaforadako Udalari, 30 eguneko epean adieraz zezan eskatutako baimenarekin ados edo haren aurka zegoen, baina udal horrek ez du horri buruzko txostenik egin.

Espedientean Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 299/2022 Ebazpena dago, proiektuaren sustatzaileari baimena ematen diona Cascante-Ablitas-Ribaforada NA-3042 errepidearen azpian lurpeko gurutzaketa egiteko, erdi-tentsioko kanalizazio elektrikoa bertan jartzeko.

Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendak ez du aldaketarik izan izapidetzeko prozesuan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen bera da.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazioa egiteko aurkeztutako proiektua, Pedro Cotero Alonso industria ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera gauzatu beharko dira, eta honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti-fauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuari.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Ribaforadako Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 23an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2217710