Iragarkia
202. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 9a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SANTAKARA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza
Santakarako Udaleko alkateak, 2025eko irailaren 18an emandako 130 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi du, zeina aurrera eramanen baita arau hauetan eta jarraian ageri diren oinarrietan ezarritakoaren arabera: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten du) eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten du).
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Santakarako Udalean hutsik dauden zerbitzu anitzetako enplegatuen plazak (I. eranskinean zehazten dira) betetzea oposizio-lehiaketan bidez, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak aplikatuta, honako arau hauetan ezartzen denarekin bat etorriz: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena, 15. artikulua eta hurrengoak; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena, 25. artikulua eta hurrengoak eta 36. artikulua eta hurrengoak.
1.2. Deialdi honen bidez izendatzen den izangaiak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen ditu eta, arau horretan ezarritako mailen artetik, ezaugarri teknikoen taulan zehazten den mailan sailkatuta geldituko da, deialdi honen I. eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera.
1.3. Deialdi honen bidez izendatzen den izangaia Santakarako Udaleko funtzionarioa izanen da (Santakarako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua, D maila) edo lan-kontratudun langile finkoa (Santakarako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua, E maila) lanpostuaz jabetzen denetik; egun dauzkan osagarriak jasoko ditu eta aurreko lanpostua modu automatikoan amortizatuko da. Hortaz, deialdi honen ondorioz ez da gehituko plantilla organikoko plazen kopurua.
1.4. Urteko lanaldia izanen da Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du. Oporren, jaiegunen, dieten kalte-ordainen eta gainerako eskubideen araubidea aplikatzekoa den arauetan ezarritakoa izanen da.
1.5. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak bere mailari eta kategoriari eta deialdian eskatzen diren ikasketei dagozkien eginkizun eta lanak eginen ditu; horiek guztiak berezkoak ditu lanpostuak.
1.6. 1.3 puntuan xedatzen denari jarraikiz, oposizio-lehiaketa gainditzen duen izangaia izendatuko da.
1.7. Eskainitako plazak txanda askearen bidez beteko dira. Ez dago barne-igoerako txandako plazarik, eta ez da erreserbatu plazarik desgaitasuna dutenentzat ez genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Prozesua gauzatuko da arlo honi buruz honako xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikulua eta hurrengoak, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikula eta hurrengoak, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
Lan-kontratudun langile finkoak hautatzeko, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren I. eta II. tituluetan xedatzen dena aplikatuko da, 36-39 bitarteko artikuluetan aipatzen diren berezitasunekin.
Alkate udalburuaren 2025eko apirilaren 7ko 53 Ebazpenaren bidez (2025eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 24an), udal honen lan publikoaren eskaintza onetsi zen 2025erako. Hona hemen:
–Funtzionarioak:
4. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,83. Toxikotasun eta arriskuko osagarria: %9. %2,99 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.
–Lan-kontratudunak:
5. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %15; %3,21 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.
3.–Baldintzak.
3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
3.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Eskuratu nahi den lanposturako eskatzen den titulua edukitzea:
4. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. D maila: Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo horien baliokidea, edo eskaerak aurkezteko epealdia akitzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
5. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. E maila: Eskola-ziurtagiria edo horren baliokidea, edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Hala ere, ECD/1417/2012 Aginduarekin bat etorriz (ECD/1417/2012 Agindua, ekainaren 20koa, zeinaren bitartez baliokidetzat jotzen baitira eskola-ziurtagiria eta beste ikasketa batzuk 14/1970 Legean arautzen den eskola-graduatua tituluarekin (14/1970 Lege Orokorra, abuztuaren 4koa, hezkuntzari eta hezkuntza-erreformaren finantzaketari buruzkoa), lan-ondorioetarako baliokidetzat jotzen dira Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen eskola-ziurtagiria (araudia: Lehen Hezkuntzaren 1945eko uztailaren 17ko Legea; 169/1965 Legea, abenduaren 21ekoa, Lehen Hezkuntzaren erreformari buruzkoa; 193/1967 Dekretua, otsailaren 2koa, Lehen Hezkuntzaren Legearen testu bategina onesten duena; 14/1970 Lege Orokorra, abuztuaren 4koa, hezkuntzari eta hezkuntza-erreformaren finantzaketari buruzkoa; horien guztien garapenak) eta eskola-graduatua, abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak arautzen duena.
Eskola-ziurtagiria (edo horren ordezko ziurtagiria, hura galduz gero) nahikoa izanen da egiaztatzeko eskola-ziurtagiria eta eskola-graduaturen titulua baliokideak direla lan-ondorioetarako.
Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da egoki den baliozkotzea, edo homologazioa frogatzen duen agiria. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, betiere eskuratu badute lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko xedapenen babesean.
d) B motako gidabaimena izatea.
e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
f) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
g) Hautapen probak gainditzea.
3.2. Aurrean azaldutako baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean eta lanpostuaz jabetu arteko aldian bete beharko dira.
4.–Eskabideak, tasak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Santakarako Udaleko alkateari bidali behar zaizkio, eta deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun natural iragan baino lehen aurkeztu beharko dira Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda, astelehenetik ostiralera, 10:30 - 14:00 bitartean, edo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (https://santacara.sedelectronica.es), eskabide orokorraren izapidea baliatuta. Orobat, eskabideak aurkezteko erabil daitezke urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera egindako eskabidea aurkeztu beharko dute nahitaez (Santakarako Udalaren webgunean ere eskuratzen ahal da).
4.2. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabidea aurkezteko unean (II. eranskina), izangaiek telematikoki aurkeztu beharko dute dokumentazio hau, kasuaren arabera:
–Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena (indarrean den agiriarena betiere).
–Izangaiak deialdiaren 3. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten ziurtagiriak.
–Lehiaketaren baremoko irizpideen arabera (7.3 oinarria) baloratzen ahal diren merezimendu guztiak frogatzen dituzten agiriak.
Merezimenduak ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, baldin eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez badaude lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta frogatuta; betiere, kalifikazio-epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala frogatua.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia izendatuko da deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta izendatu beharko da horien ordezkoen kopuru bera. Izendapen hori Santakarako Udalaren webgunean argitaratuko da.
5.2. Epaimahaiak osatzerakoan, espezialitatearen printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horretarako, epaimahaikideen gehiengo osoak sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazioa izan beharko du, maila akademiko berekoa edo goragokoa, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.
5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.
5.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari buruz eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Izangaien onarpena.
6.1. Eskabideak aurkezteko 30 egun naturaleko epea amaitu ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsiko da eta aginduko da argitara dadila Santakarako Udalaren web orrian (egoitza elektronikoa: https://santacara.sedelectronica.es) eta iragarki-taulan.
Baztertutako izangairik ez badago, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta aginduko da argitara dadila Santakarako Udalaren web-orrian (egoitza elektronikoa: https://santacara.sedelectronica.es) eta iragarki-taulan.
6.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Agiri horiek bi modutan aurkezten ahal dira: Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda, astelehenetik ostiralera, 10:30 - 14:00 bitartean; Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (https://santacara.sedelectronica.es), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta aurkeztutako erreklamazioei erantzun ondotik, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onetsiko da eta aginduko da argitara dadila Santakarako Udalaren web orrian (egoitza elektronikoa: https://santacara.sedelectronica.es) eta iragarki-taulan.
6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdi honen xedeko prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
7.1. Oposizio-lehiaketak aldi hauek izanen ditu:
a) Oposizio-fasean honako hauek eginen dira lanpostuaren berezko eginkizunetan ongi aritzeko behar diren ezagutzei eta gaitasunei buruz: proba teorikoa, proba praktikoa eta ebaluazio psikoteknikoa.
b) Merezimenduen balorazioko fasean edo lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren puntu honen hirugarren atalean dagoen baremoaren arabera.
Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatutakoan, lehiaketaldia.
7.2. Oposizioaldia: 70 puntu.
7.2.1. Oposizioaldia baztertzailea izanen da. Gainditzeko, 35 lortu beharko dira. Ariketa hauek egin beharko dira:
–Lehen proba: teorikoa. Zenbait galderari idatziz erantzun beharko zaie. Galderak laburrak edo test modukoak izanen dira, deialdiaren 15. oinarriko zerrendako gaiei buruzkoak.
Ariketa honengatik gehienez 20 puntu emanen dira, eta gutxienez 10 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira; kalifikazio-epaimahaiak adieraziko du nola, proba egin aurretik.
–Bigarren proba: praktikoa. Deialdiko plazen berezko eginkizunekin lotutako proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira.
Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak egun bakarrean ala gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.
Proba praktikoan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
–Hirugarren proba: gaitasun psikoteknikoaren ebaluazioa. Proba batzuk egin beharko dira, neurtu dadin izangaiak noraino egokitzen diren lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara. Proba hauek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen ditu, edo erakunde horrek izendatzen dituen langileek, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.
Gaitasun psikoteknikoaren proban 10 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Aurreko bi probak (teorikoa eta praktikoa) gainditu dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak.
7.2.2. Proba egiteko eguna, tokia eta ordua aditzera emanen da prozeduran onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean bertan.
7.2.3. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertu eginen dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
Plika sistemaren bidez eginen da proba teorikoa.
7.2.4. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean halakorik eskatu badute.
7.2.5. Oposizio-faseko lehen probaren kalifikazioa bukatu ondoren epaimahaiak Santakarako Udalaren web orrian argitaratuko du lortutako kalifikazioen zerrenda, pliken zenbakiekin.
Emaitzak argitaratzen diren egunean berean iragarriko dira, aipaturiko webgunean, plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua.
Plikak jendaurreko ekitaldian ireki eta gero kalifikazio epaimahaiak argitara emanen ditu, aipatu webgunean, aurkeztutako izangaien zerrenda eta lortu dituzten behin-behineko kalifikazioak, eta 3 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek alegazioak egin ditzaten beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera. Alegazioak aurkezteko epea bukatuta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
7.2.6. Oposizioaldiko lehen proba bukatu ondoren, behin betiko emaitzak argitararazten dituen ebazpenean bertan bigarren proba noiz, zer ordutan eta non eginen den azalduko da. Proba horretara izangaiek nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak askiesten duen beste identifikazio-agiri bat eraman beharko dute; probara agertzen ez diren izangaiak baztertuta geratuko dira, eta nor diren aurrean aipatutako agirietako baten bitartez frogatzen ez dutenak ere bai.
Bigarren proba lehenengoan gutxienez 10 puntu lortzen dituztenek soilik egiten ahalko dute.
7.2.7. Oposizioaldiko bigarren probaren kalifikazioa bukatu ondoren epaimahaiak aurkeztutako izangaien zerrenda argitaratuko du Santakarako Udalaren web orrian, bakoitzak lortutako behin-behineko kalifikazioarekin, eta 3 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek alega dezaten beren eskubideari komeni zaiena.
7.2.8. Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan, proba teorikoa eta proba praktikoa gainditu dituzten izangaiei adieraziko zaie noiz, zer ordutan eta non eginen den gaitasun psikoteknikoaren ebaluazioa. Emaitzak jaso ondoren epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du Santakarako Udalaren web orrian, bakoitzak lortutako behin-behineko kalifikazioarekin, eta 3 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek alega dezaten beren eskubideari komeni zaiena.
7.2.9. Alegazioak aurkezteko epea bukaturik, izangaiek oposizio-fasean lortutako behin betiko emaitzen berri ematen duen ebazpena argitaratuko da. Oposizioaldian gutxienez 35 puntu lortzen dituzten izangaiei baino ez zaizkie kontuan hartuko lehiaketaldiko merezimenduak.
7.3. Lehiaketaldia: 30 puntu.
7.3.1. Lehiaketaldian merezimendu hauek baloratuko dira:
a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 20 puntu.
Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 20 punturekin, puntuazio honen arabera:
a.1) Beste administrazio publiko batzuetan, deialdiko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 2 puntu zerbitzuan egindako urtebete bakoitzeko.
a.2) Enpresa pribatuetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 1 puntu zerbitzu-urte oso bakoitzeko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.
2. Gehienez 20 puntu emanen dira a) apartatu honetan.
3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.
4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.
Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzerakoan zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.
6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, emanen da kasu bakoitzean handiena den puntuazioa.
Merezimendu profesionalak frogatuko dira dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagirian hauek jaso beharko dira: zerbitzuaren iraupena, bete den lanbide-kategoria, eta lanpostuari dagokion maila. Horrez gain, lan bizitzari buruzko txostena aurkeztuko da. Dokumentazio horretan agertu beharko dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta bukaera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.
Baldin deialdia egiten duen toki-erakundeari berari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.
b) Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 10 puntu.
b.1) Prestakuntza: gehienez ere 10 puntu:
–Deialdiko lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duen 15 orduko edo gehiagoko ikastaro bakoitzeko: puntu 1; gehienez 10 puntu.
–Deialdiko lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duen 5 eta 14 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,5 puntu, eta gehienez ere 10 puntu.
Ez dira kontuan hartuko 5 ordutik beherako ikastaroak.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7. oinarri honetan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.
7.3.2. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, 6.1 oinarrian eskabideak aurkezteko ezartzen den epea amaitzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7.3.1. atalean merezimenduen atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.
Ez dira baloratuko oposizio-fasea gainditu ez duten izangaien merezimenduak, 7.2.1 apartatuan ezarritakoaren arabera.
7.3.3. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Santakarako Udalaren web orrian argitaratuko ditu izangaien behin-behineko puntuazioak, eta 3 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek modu telematikoan alega dezaten beren eskubideari komeni zaiena.
7.3.4. Epaimahaiak behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratuko dira aipatu webgunean.
7.4. Azken kalifikazioa.
7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.
7.4.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde.
Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko da. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.
7.4.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak Santakarako Udalaren webgunean argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda, hautapen-prozesuan guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta organo eskudunari igorriko dio, behar diren izapideak egin ditzan baldintzak frogatzeko.
8.–Plaza hutsak hautatzea.
8.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du oposizio-lehiaketan kalifikaziorik hoberena lortu duen pertsonak lanpostu hutsen artean zein aukeratzen duen esan dezan. Kalifikaziorik hoberena lortu duenak bete nahi duen lanpostu hutsa adierazitakoan beste lanpostua sailkapenean bigarren geratu denari emanen zaio
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio puntuazio handienak lortu dituzten izangaiak aurreko puntuan azaldu den bezala aukeratutako lanpostuetarako izendatzeko proposamena, espediente osoarekin batera.
Izendapenen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Santakarako Udalaren web orrian argitaratuko da.
9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun naturaletan:
a) Osasun txosten ofiziala, frogatzen duena zerbitzu anitzetako enplegatuaren karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela.
b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.
c) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, baja beteko da prozesua gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.
9.5. Deialdi honen xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa baldin bada eskudantziak betetzeko, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan.
10.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
10.1. Aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaietako bat Santakarako Udaleko funtzionario izendatuko da eta bestea lan-kontratudun langile finko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan jardun dezaten.
10.2. Izendatzeak eta lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatutako pertsona bihurtzea nominako eta plantillako funtzionario edo lan-kontratadun finko (bakoitzari dagokiona), eta izanen ditu indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean segitzea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
10.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira lanpostuaz.
10.5. Izendatuak ez badira jabetzen lanpostuez horretarako emandako epearen barnean, ezinbesteko kasuetan salbu, batak Santakarako Udaleko funtzionarioa izateko eskubidea galduko du eta besteak lan-kontratudun langile finkoa izateko eskubidea. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangaiari, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.
10.7. Funtzionario eta lan-kontratudun finko izaera eskuratzen dutenek, behin lanpostuan lanean hasita, C motako gidabaimena lortu beharko dute Santakarako Udalak horretarako ezartzen dien denboran.
11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
11.1. Oposizio-lehiaketa honen bidez, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratuko dira (araubide administratiboan), aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz. Zerrenda horrek lehentasuna edukiko du funtzio publikoan sartzeko hautapen-prozeduren ondorioz indarrean dauden kontrataziorako izangaien zerrenden aldean, halakorik egonez gero.
11.2. Kalifikazio epaimahaiaren proposamenaren arabera, Santakarako Udalaren webgunean argitara emanen da deialdi honen ondorioz sortzen den aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.
12.–Jarduketen publikotasuna.
Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak gorabehera, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta egiten dituen jarduketen gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Santakarako Udalaren web orrian (egoitza elektronikoa: https://santacara.sedelectronica.es) eta iragarki-taulan argitaratuko dira.
13.–Datuen babesa.
Izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):
–Santakarako Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
–Tratamenduaren helburua da lanpostu hutsak betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin, zeinak premiazko neurriak ezartzen baititu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko, eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearekin –egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriei buruzkoa–), langileak hautatzea eta deialdi honen xedeko lanpostua betetzea.
–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:
- DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko).
- DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).
–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatu, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo egoitza elektronikoaren bidez.
–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es), edo aldez aurretik harremanetan jartzeko datuen babeserako ordezkariarekin, aipatutako helbidearen bidez.
14.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
15.–Gai-zerrenda.
1.–Santakarako udalerria: izena, dermioak, kaleak, bideak, erretenak, herri-lurrak, mendiak, alderdiak, udal ondarea, festak, historia, eta usadio-ohiturak. Plano eta mapen irakurketa eta interpretazioa, mugarteen, eraikinen eta lurzatien identifikazioa.
2. gaia.–Santakarako Udala. Osaera, organoak, funtzionamenduko araubidea. Egintza eta ebazpenen jakinarazpena: epeak eta prozedura. Administrazio dokumentazioa, ofizioak, errekerimenduak, eskabideak, ziurtagiriak, erabakiak, ebazpenak eta bandoak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
3. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: I. titulua: Interesdunak; II. titulua: Administrazio publikoen jarduera: Arau orokorrak, epemugak eta epeak; III. titulua: Administrazio-egintzen betekizunak, efikazia eta baliogabetasuna; IV. titulua: Administrazio prozedura erkidea: prozeduraren bermeak, hasiera, antolaketa, instrukzioa, bukaera, izapidetze erraztua eta betearazpena. V. titulua: Administrazio-egintzen berrikuspena (ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak).
4. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria: II. kapitulua. Antolamendua; III. kapitulua. Eskumenak. V. titulua. Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak: I. kapitulua. Funtzionamendu-araubidea; IV. kapitulua. Herritarren informazioa eta parte-hartzea.
5. gaia–1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua onesten duena: Biztanleria eta errolda (1690/1986 Errege Dekretuko II. titulua).
6. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: Toki-erakundeen antolamendua eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea; IV. titulua. Toki-erakundeen ondasunak; V. titulua. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak; VI. titulua. Kontratazioa. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketaren prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola (gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian).
7. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. titulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen I. eta II. kapituluak. II. titulua: Udal zergak: Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, Ekonomia jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, eta Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga).
8.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena: langile motak; plantilla organikoak; eskubideak eta betebeharrak; ordainsariak.
9. gaia.–Administrazio agiriak. Ofizioa, bandoa, eskabidea, ziurtagiria, akta, administrazio-ebazpenak, eginbidea, erabakien igorpena eta jakinarazpenak.
10. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (I. II. eta III. tituluak).
11. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa (3. artikulua: Definizioak).
12. gaia.–Ordenantza, Santakarako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena (2021eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 10ekoa).
13. gaia.–Ordenantza, Santakarako udal hilerriaren erabilera arautzen duena (2007ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 26koa).
14. gaia.–Udal ordenantza, autokarabanen geldialdiei eta aparkalekuei buruzkoa (2020ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 18koa).
Santakaran, 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
I. ERANSKINA.–DEIALDIAREN EZAUGARRI ESPEZIFIKOEN TAULA
Jarraian zehazten diren lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren ezaugarrien taula. Lanpostuak 2025eko enplegu eskaintza publikokoak (EEP) dira (2025eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 24koa):
Funtzionarioak.
4. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,83. Toxikotasun eta arriskuko osagarria: %9. %2,99 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.
Lan-kontratudunak.
5. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %15; %3,21 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.
II. ERANSKINA.–HONAKO HONETAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEAREN EREDUA: DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO SANTAKARAKO UDALEKO ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUAREN LANPOSTU HUTSAK
Izen-deiturak: ………….................................................................................................................
NANaren zenbakia: ................................................
Jaioteguna: ......................................
Jaioterria: .................................................. (.............................)
Helbidea: ........................ kalea .............zenbakia, ..........solairua ......................( ................)
Posta kodea: .....................................
Telefono finkoa: ...........................
Mugikorra: ..................................
Helbide elektronikoa: ............................. Santakarako Udalaren aurrean agertzen naiz eta hauxe
AZALTZEN DUT:
1.–Parte hartu nahi dut jarraian zehazten diren lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Lanpostuak 2025eko enplegu eskaintza publikokoak (EEP) dira (2025eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 24koa):
–Funtzionarioak:
4. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,83. Toxikotasun eta arriskuko osagarria: %9. %2,99 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.
–Lan-kontratudunak:
5. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %15; %3,21 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.
2.–Horretarako, bada, adierazten dut deialdi honetako 2. oinarrian eskatzen diren betebehar guztiak betetzen ditudala eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.–Deialdian ezarritako ondorioetarako, honako dokumentazio hau eransten dut:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena (indarrean den agiriarena betiere).
b) Izangaiak deialdiaren 3. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten ziurtagiriak.
c) Lehiaketaren baremoko irizpideen arabera baloratzen ahal diren merezimenduak frogatzen dituzten agiriak.
d) Hala badagokio, %33ko edo hortik gorako desgaitasunaren frogagiria, deialdian adierazi bezala aurkeztu behar dena.
4.–Baimena ematen dut prozedura hau tramitatzeko jarduketen ondoriozko jakinarazpenak lehen adierazitako helbide elektronikora egiteko.
Eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izatea ESKATZEN DUT, eta AITORTZEN DUT, erantzukizuna nirea izanik, hemen agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.
.................................(e)n, 2025eko .....................aren ...(e)(a)n.
Sinadura
Iragarkiaren kodea: L2512369
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
