24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

259/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 16ko 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 10ekoan), deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen, eta ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 2koan), aldatu eta osatu zen epaimahaia.

Martxoaren 4ko 448E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 17koan), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1567E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 2275/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, txanda irekiko bi izangairi, alegia, Patricia Pontón Méndez andreari eta Laura Tabuenca del Barrio andreari, borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaren jabetza hartzen denetik aurrerako ondorioekin, une horretan Administrazio Publiko honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari direlako. Beraz, hautapen prozesua gainditu duten txanda horretako izangaien zerrendan hurrengoak diren izangaiekin bete behar dira baja horiek, betiere eskatutako baldintzak betez gero, eta, horretan oinarriturik, 2022ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 29koan, Carla Barreales Pérez andrea eta Luis Ansa Echegaray jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu da.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Txanda irekia:

BARREALES PEREZ, CARLA

ANSA ECHEGARAY, LUIS

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta García Orcoyen Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

Irekia

BARREALES PÉREZ, CARLA

62647

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

ANSA ECHEGARAY, LUIS

69855

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Iragarkiaren kodea: F2301116