24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

1/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 181, 184, 196, 198 eta 280 ereduak onesten dituzten foru aginduak aldatzen dituena.

Informazio fiskalaren kalitatea hobetzea gakoa da Nafarroako Foru Ogasunak eraginkortasunez bete ditzan esleituta dituen jarduketak, hots, arlo horretan laguntza eman eta ikuskapenak eta kontrolak egitekoak.

Horregatik, jarduketak eraginkorrak izan daitezen, beharrezkoa da informazioa emateari buruzko arauak eguneratzea, informazioa arlo horretako betebehar jakin batzuen ondorioz eman behar denean. Komeni da, ahal dela, eguneratze hori arau berean integratzea, bermatzeko, ziurtasun handiagoz bermatu ere, zergapekoek badutela egindako aldaketen berri.

Foru agindu honetan bildu dira informazio betebeharrei lotutako zerga informazioa behar bezala eguneratzeko arau aldaketak.

Lehenbiziko artikuluak abenduaren 13ko 150/2016 Foru Agindua aldatzen du; haren bidez maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboaren 181 eredua onetsi zen. Ereduko erregistro diseinuak aldatu dira, gako berriak txertatzeko "Eragiketaren jatorria" eremuan (172. idazgunea 2. motako erregistro diseinuetan –Aitortuaren erregistroa–); aldaketa horren helburua da ekitaldian egindako eragiketa zehaztasun handiagoz deskribatuko duten beste kasu batzuk jasotzea. Zehazki, "Eragiketaren jatorria" eremu horretan 4 gako txertatu dira: batetik, K eta L gakoak (sozietateen bat-egite eta berregituratze eragiketen berri emateko, nork egiten dituen, jatorrizko entitateak ala entitate hartzaileak, hurrenez hurren), eta, bestetik, T eta V gakoak (ekitaldian gertatzen diren eskualdatze, subrogazio eta entitate aldaketen berri emateko, kasu honetan ere nork egiten dituen, jatorrizko entitateak ala entitate hartzaileak, hurrenez hurren). Horri loturik, azpimarratu beharrekoa da eremu horiek ez direla erabili beharko zorrak berregituratzeko eragiketak deklaratzeko; izan ere, halako eragiketak aurreko ekitaldietan bezala identifikatuko dira, M gakoarekin, alegia.

Ereduaren erregistro diseinuak eragiketaren jatorriari buruzko gako berri horiei egokitzeko, beste eremu hauek ere aldatu dira: "Eragiketaren data", "Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantzaketa-eragiketaren zenbatekoa", "Ekitaldian kapitalaren amortizaziorako ordaindutako zenbatekoa", "Ekitaldian interesetarako ordaindutako zenbatekoa", "Ekitaldian besteren finantzaketaren ondoriozko gastuengatik ordaindutako zenbatekoa", "Abenduaren 31n dagoen saldoa" eta "Ohiko etxebizitzarako erabilitako finantzaketaren portzentajea".

Bigarren artikuluak aldatzen du azaroaren 25eko 81/2015 Foru Agindua, 184 eredua "Errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen urteko aitorpen informatiboa" onesten duena. Aldaketa horren helburua da "Higiezinaren errentamenduaren edo erabili eta lupertzeko lagapenaren egun kopurua" izeneko eremu berria sartzea erregistro diseinuetan, 2. motako erregistroan zehazki (bazkidearen, erkidearen, jaraunslearen edo partaidearen erregistroa).

Hirugarren artikuluak azaroaren 24ko 208/2008 Foru Agindua aldatzen du; haren bidez onetsi zen 196 eredua, ondasun higigarrietako kapitalen etekinen eta edozein finantza-erakundetako kontuen ondoriozko kontraprestazioaren bidez lorturiko errenten atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteroko laburpenarena. Bereziki, gako berri bat txertatu da "Altaren gakoa" eremuan, horren bidez identifikatzeko ekitaldi horretan zein konturen alta egin den finantza-erakundearen bat-egitearen edo berregituratzearen ondorioz. Horretarako, 196 ereduko erregistro diseinu hauek aldatu dira: 2. motako erregistroa, aitortuaren erregistroa eta baimenduaren erregistroa.

Laugarren artikuluak abenduaren 16ko 156/2016 Foru Agindua aldatzen du; haren bidez onetsi zen 198 eredua, finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpenarena. Helburua da haren informazioaren kalitatea hobetzea. Zehazki, bi aldaketa egin dira ereduaren 2. motako erregistroan. Lehenik, "Emandako edo jasotako diru konpentsazioa" eremua aldatzen da (348-360 idazguneak), horren edukian zehaztearren: adierazi beharko da akziodunak zer zenbateko jaso duen tituluak saltzeagatik, titulu horiek eskubiderik ematen ez badute jasotako tituluen akzioa osorik eskuratzeko, truke ekuazioa gainditzen dutelako. Bigarrenik, "Partaidetza portzentajea entitate aitortzailean" eremua ere aldatzen da; izan ere, 421-427 idazguneak hartuko ditu aurrerantzean 2. motako erregistro diseinuetan, eremu horretako dezimalen zatiak hartzen dituen idazgune kopurua handitzeko.

Azkenik, bosgarren artikuluak abenduaren 18ko 149/2017 Foru Agindua aldatzen du; haren bidez onetsi zen 280 eredua "Epe luzeko aurrezki planen urteko aitorpen informatiboa". Erregistro diseinuetan aldaketa tekniko bat egiten da, zehazki "Epe luzeko aurrezki planaren iraungitzea" eremuan, iraungitzearen kasu berri bat jasotzeko, hartzailearen heriotzagatikoa, hain zuzen.

Aurreko guztiagatik, erabiliz Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak oro har ezartzen duen gaikuntza, eta berariaz esleitutakoak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 87.2 eta 88.4 artikuluetan, laugarren xedapen gehigarrian eta 7. apartatuan (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.23, 62 bis.4 eta 90.5 artikuluetan (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretu bidez onetsia) bai eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 48.6 artikuluan ere (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsia), bidezkoa da 181, 184, 196, 198 eta 280 ereduen gaineko aitorpen informatiboak aldatzeko foru agindu hau onestea.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Lehenbiziko artikulua.–Aldatzea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 13ko 150/2016 Foru Agindua, onesten duena 181 eredua, "Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboa" izenekoa.

Abenduaren 13ko 150/2016 Foru Aginduaren II. eranskina honela aldatzen da:

Bat.–2. motako erregistroa (Aitortuaren erregistroa), 103-110 idazguneak, "Eragiketaren data":

"103-110. Zenbakizkoa. ERAGIKETAREN DATA. Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa eratu edo aldatu zen eguna adieraziko da. Eremu hau hirutan banatzen da:

  • 103-106. Zenbakizkoa. Urtea.
  • 107-108. Zenbakizkoa. Hilabetea.
  • 109-110. Zenbakizkoa. Eguna.

Kitapen eragiketetan ("C" balioa duen "Eragiketaren jatorria" eremua), eremu horretan mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa eratu zen eguna adieraziko da, ondoren aldaketa eragiketa baten berri eman ezean; kasu horretan, mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa aldatu zen eguna adieraziko da.

Aitorpenaren xede den ekitaldiko aldaketa eta kitapen eragiketetan ("J" balioa duen "Eragiketaren jatorria" eremua), eremu horretan mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa aldatu zen eguna adieraziko da.

Aitorpenaren xede den ekitaldiko sozietateen bat-egite eta berregituratze eragiketetan ("K" edo "L" balioa duen "Eragiketaren jatorria" eremua), bai eta eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketen kasuetan ere ("T" edo "V" balioa duen "Eragiketaren jatorria" eremua), entitate aitortzaileak eremu horretan adierazi beharko du hasierako mailegua emateko eragiketaren data (jatorrizko entitatean orain arte deklaratzen zena)."

Bi.–2. motako erregistroa (Aitortuaren erregistroa), 114-126 idazguneak, "Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren zenbatekoa":

"114-126. Zenbakizkoa. MAILEGUAREN, KREDITUAREN EDO BESTELAKO FINANTZA-ERAGIKETAREN ZENBATEKOA. Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren zenbatekoa idatziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

  • 114-124. Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.
  • 125-126. Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren zenbatekoaren dezimalen zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori ez da haien artean hainbanatuko.

"Eragiketaren gakoa" eremuan "M" edo "J" gakoa idatzi bada eta finantzatu beharreko zenbatekoa handitu bada, eragiketaren guztirako zenbatekoa adieraziko da, hasierako zenbatekoa eta handitutako zenbatekoa aipatuta.

"Eragiketaren gakoa" eremuan "V" gakoa idatzi bada eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketagatik, eta horrek maileguaren baldintzak eta ondorioz zenbatekoa aldatzen baditu, eragiketak eragindako guztirako zenbateko berria adieraziko da.

Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketak direnean, hala ezarrita baitago Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuan. Bestela esanda: ez da beteko "Eragiketaren azpigakoa" eremuak "5" balioa hartzen duenean.

Hiru.–2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 127-139 idazguneak, "Ekitaldian kapitalaren amortizaziorako ordaindutako zenbatekoa":

"127-139. Zenbakizkoa. EKITALDIAN KAPITALAREN AMORTIZAZIORAKO ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA. Ekitaldian edo eragiketa aldatu zen egunera arte kapitalaren amortizaziorako ordaindutako zenbatekoa zeinurik eta koma dezimalik gabe idatziko da. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

  • 127-137. Ekitaldian kapitalaren amortizaziorako ordaindutako zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.
  • 138-139. Ekitaldian kapitalaren amortizaziorako ordaindutako zenbatekoaren dezimalen zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori ez da haien artean hainbanatuko.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "M" gakoa adierazten denean, aldatu zen egunetik ekitaldiaren amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "J" gakoa adierazten denean, aldatu zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da, kitatzeko unean ordaindutako zenbatekoa barne.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "C" gakoa adierazten denean, aldia hasi zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da, kitatzeko unean ordaindutako zenbatekoa barne.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "K" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, jatorrizko entitateak edo xurgatuak adierazi beharko du aldia hasi zen egunetik bat-egitea edo sozietatearen berregituratzea egin zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "L" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, entitate hartzaileak edo xurgatzaileak adierazi beharko du bat-egitea edo sozietatearen berregituratzea egin zen egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "T" gakoa adierazten denean, eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketagatik, aldia hasi zen egunetik eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketaren egunera arte zordunak ordaindutako zenbatekoa idatziko da. Zenbateko horretan ez da inoiz sartuko amaierako amortizazio bereziari dagokiona, hau da, entitate hartzaileak zorra kitatzeko ordaindutako zenbatekoari dagokiona.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "V" gakoa adierazten denean, eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketagatik, eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketaren egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

Eremu hori ez da beteko higiezin bat erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketak direnean, hala ezarrita baitago Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuan. Bestela esanda: ez da beteko "Eragiketaren azpigakoa" eremuak "5" balioa hartzen duenean."

Lau.–2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 140-152 idazguneak, "Ekitaldian interesetarako ordaindutako zenbatekoa":

"140-152. Zenbakizkoa. EKITALDIAN INTERESETARAKO ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA. Ekitaldian edo eragiketa aldatu zen egunera arte interesetarako ordaindutako zenbatekoa zeinurik eta koma dezimalik gabe idatziko da. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

  • 140-150. Ekitaldian interesetarako ordaindutako zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.
  • 151-152. Ekitaldian interesetarako ordaindutako zenbatekoaren dezimalen zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori ez da haien artean hainbanatuko.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "M" gakoa adierazten denean, aldatu zen egunetik ekitaldiaren amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "J" gakoa adierazten denean, aldatu zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "C" gakoa adierazten denean, aldia hasi zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "K" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, jatorrizko entitateak edo xurgatuak adierazi beharko du aldia hasi zen egunetik bat-egitea edo sozietatearen berregituratzea egin zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "L" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, entitate hartzaileak edo xurgatzaileak adierazi beharko du sozietateen bat-egitea edo berregituratzea egin zen egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "T" gakoa adierazten denean, eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketagatik, aldia hasi zen egunetik eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketaren egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "V" gakoa adierazten denean, eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketagatik, eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketaren egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

Eremu hori ez da beteko higiezin bat erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketak direnean, hala ezarrita baitago Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuan. Bestela esanda: ez da beteko "Eragiketaren azpigakoa" eremuak "5" balioa hartzen duenean."

Bost.–2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 153-165 idazguneak, "Ekitaldian besteren finantzaketaren ondoriozko gastuengatik ordaindutako zenbatekoa":

"153-165. Zenbakizkoa. EKITALDIAN BESTEREN FINANTZAKETAREN ONDORIOZKO GASTUENGATIK ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA. Ekitaldian edo eragiketa aldatu zen egunera arte besteren finantzaketatik ondorioztatutako gastuetarako ordaindutako zenbatekoa idatziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

  • 153-163. Ekitaldian besteren finantzaketaren ondoriozko gastuengatik ordaindutako zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.
  • 164-165. Ekitaldian besteren finantzaketaren ondoriozko gastuengatik ordaindutako zenbatekoaren dezimalen zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori ez da haien artean hainbanatuko.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "M" gakoa adierazten denean, aldatu zen egunetik ekitaldiaren amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "J" gakoa adierazten denean, aldatu zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "C" gakoa adierazten denean, aldia hasi zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "K" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, jatorrizko entitateak edo xurgatuak adierazi beharko du aldia hasi zen egunetik bat-egitea edo sozietatearen berregituratzea egin zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "L" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, entitate hartzaileak edo xurgatzaileak adierazi beharko du sozietateen bat-egitea edo berregituratzea egin zen egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "T" gakoa adierazten denean, eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketagatik, aldia hasi zen egunetik eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketaren egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "V" gakoa adierazten denean, eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketagatik, eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketaren egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

Eremu hori ez da beteko higiezin bat erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketak direnean, hala ezarrita baitago Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuan. Bestela esanda: ez da beteko "Eragiketaren azpigakoa" eremuak "5" balioa hartzen duenean."

Sei.–2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 172 idazgunea, "Eragiketaren jatorria"; K, L, T eta V gakoak gehitzen dira, eta eremuari idazketa berria ematen zaio:

"172. Alfabetikoa. ERAGIKETAREN JATORRIA. Eragiketaren jatorria hurrengo gako alfabetikoen arabera adieraziko da:

  • A Eraketa.
  • M Aldaketa.
  • C Kitapena.
  • J Aldaketa eta kitapena aitorpenaren xede den ekitaldian.
  • F Jatorria aurreko ekitaldietan duten eragiketak.
  • K Sozietateen bat-egiteak eta berregituratzeak (jatorrizko entitatea).
  • L Sozietateen bat-egiteak eta berregituratzeak (entitate hartzailea).
  • T Eskualdatzeak, subrogazioak entitate aldaketak (jatorrizko entitatea).
  • V Eskualdatzeak, subrogazioak entitate aldaketak (entitate hartzailea).

A gakoa jarriko da baldin aitorpenaren xede den ekitaldian formalizatzen bada finantza-eragiketa. Gainerako aldietan F gakoa jarriko da, kasu hauetan izan ezik: eragiketa aldatu eta/edo kitatu denean eta sozietateen bat-egiteak edo berregituratzeak, eskualdatzeak, subrogazioak eta entitate aldaketak egin direnean ekitaldian.

Ekitaldi baten barnean, aitorpenaren xede den finantzaketa-eragiketaren edozein datu aldatzen bada, horren xede den ondasun higiezinaren erabileraren aldaketa barne, M gakoa adieraziko da beste gako espezifiko bat idazterik ez dagoenean. Kasu horretan erregistro bat eginen da eragiketa jatorri bakoitzeko, entitate aitortzaileak eragiketa bideratzeko erabili duen modua kontuan hartuta, honako hauek aipatzeko:

–A edo F gakoa: erregistroa(k) beteko d(ir)a, eragiketaren jatorrizko baldintzen arabera eta urtarrilaren 1etik eragiketa aldatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan "Abenduaren 31n dagoen saldoa" eremua bete.

–M gakoa: erregistroa(k) beteko d(ir)a, eragiketaren baldintza berrien arabera eta aldatu zen egunetik abenduaren 31ra arte ordaindutako zenbatekoen arabera, salbu eta kitapena egiten bada hori baino lehen. "C" gakoa adieraziko da aldian zehar aitorpenaren xede den eragiketa kitatzen bada eta ez badago beste gako espezifiko bat idazterik. Kasu horretan, erregistroa(k) beteko d(ir)a aldiaren hasieratik kitapen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera.

Ekitaldi berean aldaketa eragiketa bat eta kitapen eragiketa bat gertatzen badira, honako hauek aipatuko dira:

–A edo F gakoa: erregistroa(k) beteko d(ir)a, eragiketaren jatorrizko baldintzen arabera eta urtarrilaren 1etik eragiketa aldatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan "Abenduaren 31n dagoen saldoa" eremua bete.

–J gakoa: erregistroa(k) beteko d(ir)a aldaketa egunetik kitapen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan "Abenduaren 31n dagoen saldoa" eremua bete.

Ekitaldian sozietateen bat-egitea eta/edo berregituratzea izaten bada (K eta L gakoak), honako hauek aipatuko dira:

–K gakoa: jatorrizko entitateak edo xurgatuak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a sozietateen bat-egitearen edo berregituratzearen egunera arteko zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan "Abenduaren 31n dagoen saldoa" eremua bete.

–L gakoa: entitate hartzaileak edo xurgatzaileak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a sozietateen bat-egitearen edo berregituratzearen egunetik abenduaren 1era arteko zenbatekoen arabera, salbu eta kitapena egiten bada hori baino lehen.

Ekitaldian eskualdatzerik, subrogaziorik edo beste entitate baterako kreditu aldaketarik izaten bada (T eta V gakoak), honako hauek aipatuko dira:

–T gakoa: jatorrizko entitateak, eskualdatzaileak edo maileguaren lagatzaileak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a zordunak eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Zenbateko horretan ez da inoiz sartuko amaierako amortizazio bereziari dagokiona, hau da, entitate hartzaileak zorra kitatzeko ordaindutako zenbatekoari dagokiona. Kasu horretan, ez dago zertan "Abenduaren 31n dagoen saldoa" eremua bete.

–V gakoa: entitate hartzaileak edo maileguaren lagatzaileak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunetik abenduaren 1era arteko zenbatekoen arabera, salbu eta kitapena egiten bada hori baino lehen.

Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketak direnean, hala ezarrita baitago Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuan. Bestela esanda: ez da beteko "Eragiketaren azpigakoa" eremuak "5" balioa hartzen duenean.

Zazpi.–2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 208-219 idazguneak, "Abenduaren 31n dagoen saldoa":

"208-219. Zenbakizkoa. ABENDUAREN 31N DAGOEN SALDOA. A, B, C edo D gakoa duten eragiketa motetarako baino ez da idatziko maileguari, kredituari edo bestelako finantza-eragiketari buruz abenduaren 31n dagoen saldoa, zeinurik eta koma dezimalik gabe. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, saldo hori EZ da haien artean hainbanatuko.

Eremu hori ez da bete behar "A" edo "F" balioko eragiketaren jatorria duten eta aitorpenaren xede den ekitaldiaren barnean ondorengo aldaketa izan duten eragiketetarako.

Era berean, ez da bete behar, "C", "J", "K" edo "T" balioko eragiketaren jatorria duten eragiketetarako.

Eremu hau bitan banatzen da:

  • 208-217. Abenduaren 31n dagoen saldoaren osoko zatia.
  • 218-219. Abenduaren 31n dagoen saldoaren dezimalen zatia."

Zortzi.–2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 458-462 idazguneak, "Ohiko etxebizitzarako erabilitako finantzaketaren portzentajea":

"458-462. Zenbakizkoa. OHIKO ETXEBIZITZARAKO ERABILITAKO FINANTZAKETAREN PORTZENTAJEA. "1" eragiketa azpigakoa (174 idazgunea) adierazi denean bakarrik adieraziko da hartzailearen ohiko etxebizitzarako erabilitako finantzaketaren portzentajea (aitortuak adierazitako erabileraren arabera). Portzentaje hori hartzaileak ohiko etxebizitza eskuratzeko erabiltzen duenari lotuta egonen da, hau da, partaidetzaren portzentajearen gaineko zatiari lotuta (portzentaje hori baldin badago). Eremu hau bitan banatzen da:

  • 458-460. Zenbakizkoa. Osoko zatia: portzentajearen osoko zatia idatziko da.
  • 461-462. Zenbakizkoa. Dezimalen zatia: portzentajearen dezimalen zatia idatziko da.

Hartzaileak maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren (partaidetzaren portzentajearen) guztirako zenbatekoa erabiltzen badu ohiko etxebizitza eskuratzeko, osoko zenbakien zatian 100 idatziko da eta 00 dezimalen zatian.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "M" edo "J" gakoa idazten bada eta finantzatu beharreko zenbatekoa handitu bada, ohiko etxebizitzarako erabilitako finantzaketaren portzentajea kalkulatuko da handitzeko unean amortizatu gabe dagoen kapitala eta handitzearen ondoriozko kapitala kontuan hartuta.

"Eragiketaren jatorria" eremuan "V" gakoa idazten bada eta maileguaren baldintzak eta ondorioz zenbatekoa aldatzen badira, ohiko etxebizitzarako erabilitako finantzaketaren portzentajea honako honen emaitza izanen da: subrogazioaren edo entitate aldaketaren unean amortizatu gabe dagoen saldoa (barne direla aldaketa edo subrogazioaren gastuak) zati entitate berriak emandako maileguaren zenbatekoa."

Bigarren artikulua.–Aldatzea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Agindua, onesten duena 187 eredua, "Errentak eratxikitzeko araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa" izenekoa.

Azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduaren II. eranskina honela aldatzen da:

Bat.–2. motako erregistroa (Bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen, edo partaidearen erregistroa), 94-95 idazguneak, K gakoari lotutako 03 azpigakoaren eremua:

  • "03. Enpresa edo lanbide jardueretako etekinengatik."

Bi.–2. motako erregistroa (Bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen, edo partaidearen erregistroa), 96-108 idazguneak, "Zenbatekoa (Etekina / Atxikipena / Kenkaria)" eremua:

  • "96-108. Alfazenbakizkoa. ZENBATEKOA (ETEKINA / ATXIKIPENA / KENKARIA).

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "A" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari ondasun kapital higigarrien etekin gisa egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa (diru-sarrerak ken gastu kengarriak, halakorik bada).

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "C" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari ondasun kapital higiezinaren etekin gisa egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa (diru-sarrerak ken gastu kengarriak, halakorik bada).

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroaren 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "D" adierazi bada, honako hau adierazkiko da eremu honetan:

  • Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari enpresa- edo lanbide-jardueren etekin gisa egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa (diru-sarrerak ken gastu kengarriak, halakorik bada).

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroaren 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "E" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Entitateko kideari, inbertsio kolektiboko erakundeetan parte hartzetik datorren errenta kontabilizatu gisa, egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa, kontuan hartuz errenta hori bakar-bakarrik sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo diren kideei edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadun diren kideei egozten ahal zaiela.

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 94 eta 95 idazguneak) "01" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gehikuntza garbien zenbatekoa, errenta horiek ondare-elementuen eskualdatzeetatik etorri ez badira, 03 azpigakoan aitortu beharrekoak salbu.

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 94 eta 95 idazguneak) "02" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gutxitze garbien zenbatekoa, gutxitze horiek ondare-elementuen eskualdatzeetatik etorri ez badira.

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "F" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 94 eta 95 idazguneak) "03" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gehikuntzen zenbatekoa, gehikuntza horiek ohiko etxebizitza birgaitzeko dirulaguntzetatik etorri badira.

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) "01" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gehikuntza garbien zenbatekoa, gehikuntza horiek ondare-elementuen eskualdatzeetatik etorri badira.

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "G" adierazi bada, eta "Azpigakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) "02" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gutxitze garbien zenbatekoa, gutxitze horiek ondare-elementuen eskualdatzeetatik etorri badira.

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "I" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Bazkideari, jaraunsleari, erkideari edo partaideari eratxikitzen ahal zaizkion oinarriak edo kenkarien zenbatekoak.

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "J" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Bazkideari, jaraunsleari, erkideari edo partaideari eratxikitzen ahal zaizkion oinarriak edo kenkarien zenbatekoak.

–Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "K" adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

  • Entitateko kideari egozten ahal zaizkion atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa.

Eremu hau bitan banatzen da:

  • 96. IKURRA. Etekina negatiboa denean beteko da eremu hau. Kasu horretan, "N" adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.
  • 97-108. ZENBATEKOA. Zenbakizko eremua, 13 posiziokoa. Etekinen, oinarrien edo kenkarien zenbatekoa eta atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa adieraziko da, ikurrik eta koma dezimalik gabe. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:
    • 97-106. ZENBATEKOAREN OSOKO ZATIA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.
    • 107-108. ZENBATEKOAREN DEZIMALEN ZATIA Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da."

Hiru.–2. motako erregistroa (Bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen, edo partaidearen erregistroa), 203-205 idazguneak; "Higiezinaren errentamenduaren edo erabili eta lupertzeko lagapenaren egun kopurua" eremua gehitzen da eta "Zuriuneak" delakoei dagozkien idazguneak eguneratzen dira:

"203-205. Zenbakizkoa. "HIGIEZINAREN ERRENTAMENDUAREN EDO ERABILI ETA LUPERTZEKO LAGAPENAREN EGUN KOPURUA. Baldin "Gakoa" eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) "C" letra adierazi bada, adieraziko da kapital higiezinaren etekinen iturri den higiezina ekitaldiko zenbat egunetan egon den errentamenduan eta erabili eta lupertzeko lagata."

  • "206-500. ZURIUNEAK."

Hirugarren artikulua.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Agindua; haren bidez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako, sozietateen gaineko zergarako eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako 196 eredua onetsi zen: ondasun higigarrietako kapitalen etekinen eta edozein finantza-erakundetako kontuen ondoriozko kontraprestazioaren bidez lorturiko errenten atxikipen eta konturako sarrerak, aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan oinarrituak eta pertsona baimenduen eta edozein finantza-erakundetako kontuen saldoen urteroko aitorpen informatiboa barne.

Azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren II. eranskina honela aldatzen da:

Bat.–2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 124 idazgunea, "Altaren gakoa"; 6 zenbakia gehitzen da:

"6. Aitorpenaren ekitaldian altan eman den kontua, finantza-erakundearen bat-egitearen edo berregituratzearen ondorioz."

Bi.–2. erregistro mota (Baimenduaren erregistroa), 124 idazgunea, "Altaren gakoa"; 6 zenbakia gehitzen da:

"6. Aitorpenaren ekitaldian altan eman den kontua, finantza-erakundearen bat-egitearen edo berregituratzearen ondorioz."

Laugarren artikulua.–Aldatzea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 16ko 156/2016 Foru Agindua, onesten duena 198 eredua, "Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena" izenekoa.

Abenduaren 16ko 156/2016 Foru Aginduaren II. eranskina honela aldatzen da:

Bat.–2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 348-360 idazguneak, "Emandako edo jasotako diru konpentsazioa":

"348-360. EMANDAKO EDO JASOTAKO DIRU KONPENTSAZIOA. Baldin "Eragiketaren gakoa" eremuan (134 idazgunea) V, Y edo Z gakoa adierazi bada, adieraziko da, hala badagokio, hartan emandako edo jasotako diru konpentsazioaren zenbatekoa. Eremu honetan adieraziko da, zehazki, akziodunak zer zenbateko jaso duen tituluak saltzeagatik, titulu horiek eskubiderik ematen ez badute jasotako tituluen akzioa osorik eskuratzeko, truke ekuazioa gainditzen dutelako ("kosken salmenta"). Eremu hau honela banatzen da:

  • 348. Konpentsazioaren zeinua. "N" balioaren bidez beteko da bakar-bakarrik aitortuak emandako diru konpentsazioak badira.
  • 349-358. Emandako edo jasotako diru konpentsazioaren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.
  • 359-360. Emandako edo jasotako diru konpentsazioaren zenbatekoaren dezimalen zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da."

Bi.–"Partaidetza portzentajea entitate aitortzailean" eremua aldatzen da, orain arte 2. motako erregistroan (Aitortuaren erregistroa) 271-275 idazguneak hartzen zituena; orain 421-427 idazguneak hartuko ditu:

  • "271-275. Zuriuneak."
  • "421-427. Zenbakizkoa. PARTAIDETZA PORTZENTAJEA ENTITATE AITORTZAILEAN. Baldin "Eragiketaren gakoa" eremuan (134. idazgunea, 2. erregistro mota, aitortuaren erregistroa) "H" edo "I" gakoa idatzi bada, aitortuak entitatean duen partaidetza portzentajea adieraziko da, kapitala murrizten duena edo jaulkipen-prima itzularazten duena. Bi eremutan zatitzen da:
    • 421-423. Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).
    • 424-427. Portzentajearen dezimalen zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri)."

Bosgarren artikulua.–Aldatzea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 18ko 149/2017 Foru Agindua, onesten duena 280 eredua "Epe luzeko aurrezki planei buruzko urteko aitorpen informatiboa" izenekoa.

Abenduaren 18ko 149/2017 Foru Aginduaren eranskina honela aldatzen da:

2. motako erregistroa (Aitortuaren erregistroa), 137 idazgunea, "Epe luzeko aurrezki planaren iraungitzea":

"137. Zenbakizkoa. EPE LUZEKO AURREZKI PLANAREN IRAUNGITZEA. Baldin eta ekitaldian zehar epe luzeko aurrezki plana iraungitzen bada, gako hauetako bat idatziko da:

1. Epe luzeko aurrezki plana iraungitzen denean planean sartutako zenbatekoak erabiltzeagatik plana ireki eta 5 urte igaro baino lehen edo ekarpenak egiteko muga ez betetzeagatik (muga hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 35/2006 Legearen hogeita seigarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuaren c) letran ezarritakoa da).

2. Epe luzeko aurrezki plana iraungitzen denean 1 eta 3 gakoetan zehaztutakoez besteko inguruabarretan.

3. Epe luzeko aurrezki plana iraungitzen denean hartzailearen heriotzagatik.

Epe luzeko aurrezki plana ez bada iraungi aitorpenak hartzen duen ekitaldian zehar, eremu hau hutsik utziko da. Planari gehitutako eskubide ekonomikoak mugituz gero, baina betiere martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren zortzigarren xedapen gehigarrian zehaztutako terminoetan, ez da iraungitzat joko epe luzeko aurrezki plana. Beraz, "B" edo "D" adierazi bada 2. motako erregistroko "Altaren gakoa" eremuan (110 idazgunea), eremu hau edukirik gabe utziko da."

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2022ko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 11n.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2300564