239. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Udal Plan Orokorreko UO-4 exekuzio-unitatearen birpartzelazio-proiektua eta hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena

Atarrabiako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Plan Orokorreko UO-4 unitatearen birpartzelazio-proiektua eta hirigintza-hitzarmena, %10eko lagapenari dagokion aprobetxamendua eskudirutan emateko. Ibis Inmobiliaria System Group SLk sustatu du proiektua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Atarrabian, 2023ko azaroaren 2an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2316026