2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
Jendaurreko informazioa, 4. poligonoko 1.202. eta 1.207. lurzatien desafektazioari buruzkoa, "Los Arcos-Elizagorriko hornidura-eroanbidea berritzea" izeneko proiektuarekin lotutako erabilera lagatzeko
Santsolgo Udalak, 2023ko urriaren 25ean egindako ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 4. poligonoko 1.202. eta 1.207. lurzatien desafektazioa, gero horien erabilera Montejurra SA sozietateari lagatzeko, honako proiektu honen obra gauza dadin: "Los Arcos-Elizagorria hornidura-eroanbidea berritzea".
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua).
Alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.
Santsolen, 2023ko azaroaren 3an.–Alkatea, M.ª Lourdes Garcia Olazabal.
Iragarkiaren kodea: L2315604